fbpx

LEIOA GASTRO+

JATORRIA

Leioako Udalak 2021ean egindako Turismoko Plan Estrategikotik sortutako ideia baten emaitza da, eta Leioako gastronomia-profila xedatzeko helburua du.

2023an hasi ginen proiektua lantzen, Turismo Mahaiaren laguntzarekin, eta, aipatutakoaz gain, badu beste erronka bat: EHU, Ostalaritza Eskola eta egitasmoaren antolatzaile eta anfitrioi den Leioako Udala konektatzea.

Ahaleginen triangulazio horrek denboran jarraitzeko asmoa badu. Izan ere, datozen urteetan, gastronomia eta EHUk Leioako campusean dituen prestakuntza-arlo batzuk bateratu nahi dira, gure udalerria berrikuntza, ezagutza eta hezkuntza gastronomikorako leku bilaka dadin.

Visit Leioa, Bizkaia, País Vasco

leioa gastro+art

Visit Leioa, Bizkaia, País Vasco
BI ARTEREN BATASUNA

Gastronomia eta zeramika

Proposatutako ideia oinarri izanik eta diziplinarteko lankidetza garatzeko grinaz, 2024an proiektu paregabe honetan hezurmamitu dugu azaldutako erronka. Proiektuak EHUko Zeramika Masterreko ikasleak eta Ostalaritza Eskolako talde bat lotzen ditu, sinergiak elkarrekin partekatu eta sortu, eta ideia bat errealitate bihur dezaten.

Hala, bi arteak uztartzen dira, edukitzailearen eta edukiaren arteko baturaren bidez, eta kulturaren, ohituraren, edertasunaren, desioaren eta identitatearen arteko kontzeptu harmonikoari zentzu berezia ematen diote.

Ildo horretatik, Leioa Gastro+Art proiektu holistiko baten lehen ekitaldia izango da, eta edizio berri bakoitzean, ezagutza-arloen arteko elkarguneak aztertuko ditu, pixkanaka egonkortzeko asmoz.

KULTURARAKO GUNEA

Leioako baxera

Maila formalean, Zeramika Masterreko ikasleek inspirazioa bilatu zuten Leioako orografian eta haren erliebean; itsasadarraren ertzaren ondoan dagoen behe-ibar batean amaitzen duten, muino leunen artetik doazen ibai eta errekek osatuta egonda.

Horrela, Leioako Baxera pieza bakoitza estetikoki bateratzen duten uhin leunek ezaugarritzen dute, EHUko Zeramika Masterreko ikasleen sormenaren emaitza izanik, Blanka Gómez de Segura, Maestra Alfarera eta Ollerietako Euskal Buztingintza Museoko zuzendariaren lankidetza bereziarekin.

nutritiboa, zaporetsua eta erakargarria

Menua

Bestalde, Leioako Ostalaritza Eskolako ikasleek menu jasangarri bat sortzeko erronka ikusi zuten, tokiko eta sasoiko produktuekin, eta hura egitean, elikagaiak alferrik gal ez zitezen.

Menu nutritiboa, zaporetsua eta erakargarria ikuspegi organoleptikotik, baina baita bisualetik ere.

Hurbiltasuneko produktuen bikaintasunarekin eta Leioako Ostalaritza Eskolako ikasleek sutegiekin egiten duten lan onarekin, baserritar sustraietan eta itsasoaren hurbiltasunean oinarritutako fusioa lortu da.Gure sukaldaritza-kulturaren parte diren zaporeak, trebetasunez, sormenez, pasioz eta artez berrinterpretatuak.

On egin !

ERREZETAK

1. Berdel-mokadua barazki erreen gainean (barazki-zukuaren emultsioa sagar-ozpinarekin)
Menu nutritiboa, zaporetsua eta erakargarria ikuspegi organoleptikotik, baina baita bisualetik ere.
2. Tomate-entsalada, gazta fresko, intxaur eta oliba beltzekin
Menu nutritiboa, zaporetsua eta erakargarria ikuspegi organoleptikotik, baina baita bisualetik ere.
3. Ziazerba-pasta freskoa, barrengorri eta baratxuri freskoekin.
Menu nutritiboa, zaporetsua eta erakargarria ikuspegi organoleptikotik, baina baita bisualetik ere
4. Txerri-azpizuna plantxan, patata-purearekin eta aza salteatuarekin
Menu nutritiboa, zaporetsua eta erakargarria ikuspegi organoleptikotik, baina baita bisualetik ere
5. Sagar-tarta banilla-izozkiarekin
Menu nutritiboa, zaporetsua eta erakargarria ikuspegi organoleptikotik, baina baita bisualetik ere

Gustatzen zaizu? Partekatu