fbpx
Visit Leioa

ARTATZA JAUREGIA

INGELES ESTILOA

Artaza Jauregia izen bereko 300.000 m2-ko parkearen erdigunean dago, Artazako Areatzan.

Bizkaiko XX. mendeko lehen hamarkadetako garapen ekonomiko eta industrialaren erakusgarri.

Manuel María Smith arkitektoak eraiki zuen 1914an, Trianoko markesa zen Víctor Chávarri enpresariaren enkarguz.

Smithen obra karismatikoenetako bat da, Ana Erregina Ingalaterrakoaren estiloari jarraikiz eraikitakoa.

Bereizgarri ditu hainbat bolumenetako estalkiak eta tximiniak, asimetria, material desberdinen arteko konbinazioak (harria eta bistako adreilua) eta estilo desberdinetako leihateak.

Smith arkitektoak bere ukitu pertsonala eman zion estilo horri, eta, hain zuzen, ñabardura neo euskaldunak gehitu zizkion, egurrezko egiturak eta teilatu makurrak, kasu.

Avanzadatik etorrita, sarrera nagusiaren albo banatan bi lehoi daude jarrita bistako adreiluzko zutabe zilindrikoen gainean.

Berdin-berdinak dira.

Zutabe horiek Tudor arkuari lotzen zaizkio. Hango ateak etxeko sarrerara eramaten zuen, zuhaitzez inguratutako bide batetik.

Sarreraren aldamenean ostalaritzako establezimendu bat dago paseoa eman aurretik edo ondoren mokadu bat hartzeko.

Eraikinaren portxe nagusian familiaren armarria dago, eta atari zabal batetik kaperarekin, bulego batekin eta goi-galeria duen atondo zoragarri batekin konektatzen du. Galeriak Valloadolideko San Gregorio komentuan oinarritutako beirateak eta kasetoidurak ditu.

Ondoren, bi egongela handi daude tximinia eta jangelarekin, kristalezko logela-lorategi batekin konektatuta.

Solairu honetan jangela eta haurrentzako gelak zeuden; baita gonbidatuen gelak ere, eta bakoitzak bere egongela, arropategia eta bainua zituen. Kanpotik sar daiteke gela bakoitzera.

Visit Leioa
Visit Leioa

Erdialdean zerbitzarien gelak zeuden. Bakoitzak bere sarrera zuen eta logela zabalak zituzten: sukaldea, harraska, jaki-tokia, zerbitzarien jangela eta garbitegia.

Logela horietatik sotora sartzen zen. Han zeuden upategia, jaki-tokia, berokuntzarako eta ur beroarentzako gela, ikatz- eta egur-biltegia eta trastelekua.

Kontrako hegalean, “zona noblean”, garajea, ukuiluak, zalditegiak eta tailerra zeuden.

Lehen solairuan, berriz, logela nagusiak eta gonbidatuen, haurren eta zerbitzarien gelak zeuden. Gune zehaztu eta independenteak ziren, beheko solairuko eskemari jarraikiz. Solairu honetan erizaindegia ere bazegoen.

Artaza, Leioa, Parque de Artatza

Ingalaterrako eragina arkitekturan eta intimitatearen eta pribatutasunaren bilaketan ez ezik barruko dekorazioan ere nabarmendu zen (Arts and Crafts mugimenduan oinarritua).

Ingalaterrako modak izugarri eragin zuen burgesen bizimoduan: sabai lauak eta eskaiolazko moldura soilak, horma tapizatuak, papereztatuak edo panelez apainduak, marmolezko zoruak, parketa, egur nobleen oholtzak eta altzariak, eta baita komunontziak ere.

Lorategiak zeuden tokian dago Artazako parkea, eraikinaren ingurunean. Publikoari zabalik dago.

Txikientzako jolastokiak daude, eta txakurrentzako zonak, aske ibil daitezen.

Gozatu zelai berde, arboladi eta lore arteko paseo zoragarriaz, jauregi ikusgarria miresten duzun bitartean.

Zeren zain zaude Leioara etorri eta altxor arkitektoniko hau ezagutzeko?