fbpx

UNIBERTSITATEA

LEIOAKO CAMPUSA

Bizkaiko Campusa Euskal Herriko Unibertsitatearen ernamuina dela esan dezakegu.

Bizkaiko lurraldean asko hazi zen populazioa, eta agerian jarri zen Bilbon Medikuntza Fakultate baten premia zegoela.

1968an, Medikuntza eta Zientzia Fakultateak sortzearekin batera, Bilboko Unibertsitatea eratu zen.

Euskal Herriko Unibertsitatearen aurrekari zuzen-zuzena. 1955az geroztik Bilboko Sarriko auzoan zegoen Politika, Ekonomia eta Merkataritza Zientzien Fakultatea ere txertatu zen.

CAMPUSAREN INGURUAK

Unibertsitate-ingurunea zaindutako berdegunea da, non ikuspegi eta paseo zoragarriez goza dezakezun, natura bete-betean.

Paisaia eta igarobide ederretatik ibilbide zoragarriak egin ditzakezu; Arboretumean mundu osoko zuhaitz-espezieak ikusi; edota zientziaren mesedetan organo-emaileei omenaldia egiten dion Bizitzaren Basoa ohoratu.

Egun-pasa ere etor zaitezke, eta piknika egin edo jateko aukera zabalaz gozatu, Leioako Ostalaritza Eskolan, besteak beste. Izan ere, heziketako zentroa izateaz gain, tokia hartu eta askotariko menuak dastatzeko aukera ematen du”.

Visit Leioa

Ibilbideak​

PASEO NATURALAK
Visit Leioa

Arboretum

IKUSPEGI LILURAGARRIA
Visit Leioa

Bizitzaren Basoa​

OMENALDI ZORAGARRIA
Arboretum, Leioa
Igo unibertsitatera Leioako herrigunetik. Izugarri gustatuko zaizkizu natura, artea, garagardotegia eta ibilbideak.