fbpx

ARTEA ETA KULTURA

GOZATU LEIOAN IKASIAZ

Gauza berriak, kuriosoak eta interesgarriak ezagutzea gustuko baduzu, zatoz Leioara.

Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioako Campusean, Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoak harrituko zaitu. Estatuan ez dago parekorik.

Bestalde, Mendibile Jauregian, dastatzeak eta bisita gidatuak antolatzen ditu; eta Kultur Leioa kulturari eta sormenari zuzendutako eraikin moderno eta publikoa da.

Eta oinez mugitzea erabakitzen baduzu, gure kaleetan nazioarteko egile ospetsuen eskulturak ikusiko dituzu.

Ezagutu gure udalerriko artea eta kultura.

escultura-Leioako Indarra 005 1-1200
Museo de la Ciencia, Leioa
Museo de la Ciencia

Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa

Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa eremu horretako bakarra da Estatuan.

Euskal ospitaleetan erabili ziren XIX. eta XX. mendeetako 6.000 objektu mediko eta zientifiko biltzen ditu, eta liburutegia ere bai, medikuntza garaikidearen historia kolektiboa gordetzen duten aldi berdineko liburu eta entziklopediez osatutakoa.

1982an sortu zuen José Luis Gotik eta EHU/UPVren Bizkaiko Campusean dago.

Medikuntzako profesionala nahiz zientzia zalea bazara, izugarri gustatuko zaizu Leioako Medikuntza eta Zientzia Museoa bisitatzea. 

Helbidea:
Euskal Herriko Unibertsitatea. Liburutegia, 3. solairua. Leioako Campusa. 48940. LEIOA

Telefonoa: 946 01 27 90
Helbide elektronikoa: [email protected]
Web-orria: website

Txakolingunea Interpretazio Zentroa

Paneletan eta bideoetan Bizkaiko ardo paregabe honen elaborazioa, historia eta kultura ezagutuko dituzu.

Txakolinguneak Interrpretazio Zentroa bisita gidatuak eta dastatzeak antolatzen ditu, eta “Bizkaiko Txakolina” dendan ardo horiek upategiko prezioan eros ditzakezu, zuzenean nahiz enkarguz.

Eraikin berean, Mendibile Jauregia jatetxea dago. Dastamenerako opari bikaina, karta edo menu berezia aukera dezakezu.

Mendibikle Jauregia bisitatu eta gure ardoak dastatu behar dituzu, Leioara etortzeko asmoa baduzu.

Helbidea:
Mendibile Jauregia
Bº Mendibile 42
48940 Leioa (Bizkaia)
Webgunea

Jatetxea:
944 666 190

Kultur Leioa

Kultur Leioa

Leioako Udalaren Kultura Saileko zentro publikoa da, eta kultura eta sorkuntza sustatzea, babestea eta zabaltzea du xede.

Kultur Leioa 2004ko irailean inauguratu zen, eta herriko eta inguruneko kultur bilgune garrantzitsua bihurtu da.

Erabilera anitzeko eraikina da, 7000m2-koa, eta zuzkidura tekniko ezin hobea du. Kultur Leioan egitarau propioaz gainera beste udal-zerbitzu eta -sailetako jarduerak antolatzen dira.

Kultur Leioaren laugarren solairuan Leioako Udalaren Programazio eta Hedapen Kulturalerako Saila dago.
Sail honek kulturaren zeinbat alorretan herritarren prestakuntza, informazioa eta sentsibilizazioa sustatzea du xede.

Hori lortzeko, jarduerak antolatzen dira urte osoan, adin guztietarako: erakusketak, zinema, antzerkia, musika eta dantza, hitzaldiak, gaikako asteak, kaleko egitarauak

(hala nola Umore Azoka, Musikale, dantzak eta Camp dantzak, Boulebaritateak), Nekazaritza eta Artisautza Azokak, etab.

Era berean, guneak uzten eta alokatzen ditu Leioako toki berdingabean harrerak, erakusketak, mintegiak, bilerak eta aurkezpenak egiteko.

Jar zaitez Kultur Leioarekin harremanetan zure enpresa-bilerak edo ikastaroak arrakasta izateko guztiaz hornitutako gunea behar baduzu.

Kultur Leioa

Helbidea:
Zentro zibikoa, Jose Ramon Aketxe Plaza, 11, 48940 Leioa, Bizkaia
Telefonoa:
946 07 25 70
Webgunea:
www.kulturleioa.com

ESKULTURAK

ERAKUSKETA PUBLIKOA

Zalantzarik gabe, Leioako altxor handienetako bat gure parke, kale eta lorategietako eskultura bikainak dira.

Ibilbide kultural honetan nazioarteko artista ospetsuen obrak daude. Ezin duzu galdu!

Espazio publikoetatik paseatzea eta eskultura nagusien ibilbidea egitea plan perfektua da: doakoa, osasungarria, kulturala eta dibertigarria.

Gozatu arteaz Leioako kaleetan zehar, eta ezagutu gure eskultura guztiak!

Leioako Indarra, Leioa
Gozatu Leioako altxor artistikoez eta kulturalez