Ba al zenekien Leioak daukan lurraldearen zati handi bat berdeguneak eta parkeak direla?
Leioak Osasunaren Mundu Erakundeak biztanle bakoitzeko gomendatutako berdeguneen neurria gainditu egiten du (9 m2 biztanle bakoitzeko).
Horrela, biztanleko 17 m2-ra iristen da, eta 20 m2-ra ere zabaldu ahal izango da, laster aurreikusitako hirigintza-garapena kontuan hartuta.
Berdegune berri horiek hartzen dituen lurzorua Leioan azken urteotan egindako hirigintza-garapenei esker lortu da, eta, horrela, parke eta berdegune publikoen azalera hirukoiztu egin da.
Leioan 5 parke ikusgarrietan gozatu ahal izango duzu: Artatza, Pinosolo, Arboretum, Horoskopo eta Arriena. Gainera, beste parke txikiago asko daude herriko auzoetan ere banatuta.
Leioandi eta Errekalde eremu berrien urbanizazioarekin beste bi parke gehitu dira: Leioandi parkea edo “osasun-parkea” eta Arriena. Guztira, 550.000 m2 baino gehiagoko berdeguneak ditugu Leioan.
Begiesteko eta gozatzeko naturaguneak dira.
Ezagutu nahi al dituzu?
Pinosolon fauna- eta flora-aniztasuna nagusitzen da.
Zazpi hektareako parke honetan, elkarrekin eboluzionatu duten eta animalia-espezie anitzen habitat bihurtutako landareak, kanpotarrak zein bertakoak, ikus daitezke.
Txoko liluragarriak ditu, eta zuhaitz hostotsuen artean paseatu daiteke.
Pinu bakarra dago parkean, eta, hain zuzen, horri zor dio izena.
Parkearen izena bezain bitxia da haren historia.
XX. mendeko bigarren hamarkadan, “20ko hamarkada zoriontsuan”, hain zuzen, Aznar familiak parkea kokatzen den onibarra eta aldameneko lurrak erosi zituen.
Familiak jauregi-egoitza bat eraiki nahi zuen, inguruan zeuden Artaza Jauregiaren eta Zugazarte eta Neguri eraikinen estilokoa.
Familiaren eta haren gonbidatuen aisialdirako eta jostaketarako gunea izango zen, tenisean, ehizan eta zaldiz ibiltzeko, beste batzuen artean.
Landare autoktono eta exotiko ugari landatu ziren, eta esparru desberdinak eraiki:
Zirkulu-formako urmaela hurriztian, onibarra urez hornitzeko.
Egoitza eraikitzen hasi ziren, baina, antza, aitalehenaren heriotzarekin batera bertan behera utzi zuten, 100 urtez.
Sasitzarrek lursaila estali zuten eta onibarra naturalizatu egin zen. Azkenean, Leioako Udalak erosi zuen.
Hainbat urte behar izan zituzten tokia leheneratu eta orain miresten dugun parke ikusgarria eraikitzeko.
Bideez gozatu, parkeak lotzen dituen bidegorrian zehar bizikletaz ibili edota magnoliak, lirioak eta arrosak konteplatu.
Atseden hartzeko zelaiak daude, «basatiago» utzi direnak, zuhaitz hostotsuekin, non txorien txorrotxioak eta aintzira txikietako ura entzungo dituzun.
Ezagutu behar duzun altxor naturala. Ezin duzu hutsik egin!
Artaza parkeak 15 hektarea ditu, eta Leioaren erdi-erdian dago. Ondo zaindutako naturagune ikusgarria eta erosoa da.
Parkearen erdian Artatza Jauregia dago, 1918an inauguratua.
Zuhaitzez betetako eremuak eta belaze handiak ditu, paseatzeko, atseden hartzeko, berriketan egoteko edota kirola egiteko.
Txikienek jolastokia ere badute.
Taberna bat dago, eta aparkalekua eta txakurrentzako gunea ditu.
Parke publiko hau Leioako biriketako bat da. Pertsona ororentzat zerbitzu eta azpigitura irisgarriak eta udalerriarekin eta beste parke batzuekin lotzen den bidegorria ditu.
Egoitza viktoriarren lorategiak inspiraziotzat hartu dira.
Hasiera batean zona independenteak ziren, eta bakoitzak zituen bere pergolak, arrosadiak, harrizko bankuak, croquet-eremuak eta tenis-pistak.
Greziako eskulturen kopiak daude (Mironen Diskoboloa oraindik mantentzen da).
Eta kanpoan, Iparragirre Etorbidea eta Euzko Gudariak gurutzatzen diren biribilgunean, adibidez, tortsoaren kopia eta zutabe klasikoak ikus daitezke.
Bere garaian baratzea, bazkak, negutegia, ur-biltegiak, oilategiak eta urmaelak zeuden.
Lursaila hesi batek inguratzen zuen, eta Lehoien sarrera nagusitik jauregira heltzen zen albo banatan zuhaitzak zituen bide batetik.
1986az geroztik Bizkaiko Foru Aldundiaren Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak mantentzen du parkea.
Arboretuma parke botaniko zoragarri bat da, eta EHUko Bizkaiko Campusaren hegoaldeko hegalean dago, Leioan.
Unibertsitatearen eta inguruneko udalerrien arteko lotura da, eta unibertsitarioak ez ezik herritarrak ere sar daitezke.
2008an inauguratu zen, eta 2012az geroztik naturagune babestua da. 19 hektarea ditu, eta Lertutzako urtegia dago han.
Zelaietan bide, zoko eta arboladiak nagusitzen dira.
Natura miretsiz une zoragarria igaroko duzu.
Goialdetik Bizitzaren Basoa ikusten da, eta haren oinean urtegia.
Irudi ederra da.
Bitan banatzen da:
Bilduma botanikoen zona aldi berean jatorri geografikoaren arabera banatzen da:
Parkearen sarreran bilduma mediterraneoa dago, campusera sartzeko errepidearen eta Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen animaliategiaren aldamenean.
Mediterraneoko zona epeletako landare-espezieak biltzen ditu.
Leioara jaisten den errepidearen aldamenean Ipar Amerikako bilduma dago, eta Ipar Amerikako zona epeletako zuhaitzak biltzen ditu.
Medikuntza eta Odontogioa Fakultateko hegalean Hego Hemisferioko Bilduma dago, eta hego-hemisferioko 3 kontinenteetako (Hego Amerika, Afrika eta Australia) zona epeletako espezieak biltzen ditu.
Medikuntza Fakultatearen eta Zientzia eta Teknologia Fakultatearen arteko ibarbidean Asiako Bilduma dago, eta Asiako zona epeletako espezieak biltzen ditu.
Zientzia eta Teknologia Fakultatearen hegalean Bilduma Autoktonoa dago, eta Euskadiko espezieak biltzen ditu. Aldameneko ibarbidean harizti eta haltzadi natural helduak daude.
Zientzia eta Teknologia eta Arte Ederren Fakultateen artean dago Oroitzapenezko Bilduma. E
rrektoretzaren pareko parkera sarbidea du. Han daude UPV/EHUren Honoris Causa doktoreek landatutako zuhaitzak.
Zatoz Arboretumera eta ezagutu Bizitzaren Baso ikaragarria. Egun zoragarria igaroko duzu, eta udalerritik unibertsitatera doan bidean zerbait hartzeko edo jateko hainbat garagardotegi eta ostalaritzako lokal topatuko dituzu.
Horoskopoaren parkeak euskal kulturarekin lotura handia duen zelten kulturaren elementu natural bat omentzen du: zuhaitza.
Gernikako arbola euskal kulturaren adibide den bezalaxe, zeltiar kulturan zuhaitzek esanahi izugarria zuten, haien astrologian bizitza eta babesa irudikatzen baitzituen.
Urteko garai bakoitzari zegokion 21 zuhaitzen horoskopoa sortu zuten.
Era horretan, garai batean jaiotakoek zuhaitz horri zegozkion ezaugarriak zituzten, eta haren babesa jasotzen zuten.
Parkeko 61 zuhaitzak bisitatzea aukera paregabea da zelten kulturan murgildu eta natura hobeto ezagutzeko.
Gainera, landatutako 21 espezietatik zure horoskopo babeslea ezagutu eta antzinako druiden arabera zer ezaugarri dagozkizun jakin dezakezu.
Parkeko 61 zuhaitzak bisitatzea aukera paregabea da zelten kulturan murgildu eta natura hobeto ezagutzeko.
Gainera, landatutako 21 espezietatik zure horoskopo babeslea ezagutu eta antzinako druiden arabera zer ezaugarri dagozkizun jakin dezakezu.
Arriena parkea izan da Leioako Udalak ireki duen azken parkea, udalerriko eta inguruko haur-ekipamendu eta jolasleku handiena daukan hiri-parkea.
Leioako birika berde berri honek haurrentzako jolasguneak eta jolasak ditu, baita piknikerako gunea, txakurrentzako agility zirkuitua eta jai-kultur ekitaldietarako gune bat ere. Gainera, oinezkoentzako hainbat ibilbide daude, baita bizikletak aparkatzeko, eserlekuak, paperontziak, iturriak eta komun publikoa ere.
Elexalde auzoan aurkitzen da, Errotabide-Arriena eremu naturalean, eta hedadura handia dauka errekaren eta Elexalde etorbidearen artean.
Parkea ehun urtetik gorako haritzak eta XVIII. mendeko baserri baten aztarnak inguratzen dituen bidexka berri baten bidez Elexaldeko errotarekin elkartzen da.
Esparrura sartu ahal izateko, parkean zehar oinezkoentzako hiru sarbide daude:
Parke honen helburu nagusietako bat, erabilerarik gabe eta alferrik galduta zegoen lur-hegal hau gune berde eta osasungarria batean bihurtzea zen, aire zabaleko hainbat ekitaldi kulturalekin eta aisialdiarekin batera familian eta/edo lagunekin gozatzeko.
Hori dela eta, haurrentzako jolas gunea dibertsifikatu egin da, adin desberdinetako haurrek ondo pasatzeko eta parkeaz gozatzeko aukera izan dezaten:
Bi jolasguneetan, segurtasun-zorua jarri da, berdez birziklatutako kautxuz egina, parkeko gainerako belarra imitatzen duena.
Bestalde, haurrentzako elementuak altzairu herdoilgaitzez eta robinia-zurez eginda daude – egur ekologiko mota bat.
Eremu horretako esku-hartzea osatzeko, “osasun-parke” bat egingo da, Leioandi inguruan, Arrienatik oso gertu. Hiriko berdegunea, elementu bio-osasungarriak izango dituena, aire zabaleko ariketa fisikoa eta ohitura osasungarriak Leioako biztanleen artean sustatzeko.
Soilik erlaxatzera etorri zaitez edo Leioako erdigunean dagoen parke honek eskaintzen dituen hainbat aisialdi jardueraz gozatzera!
Ⓒ 2022 – Hecho por Inboost Tourism KO
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-analytics | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics". |
cookielawinfo-checkbox-functional | 11 months | The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional". |
cookielawinfo-checkbox-necessary | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary". |
cookielawinfo-checkbox-others | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other. |
cookielawinfo-checkbox-performance | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance". |
viewed_cookie_policy | 11 months | The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data. |