Leioak eskultura publikoen ondare aberatsa, anitza eta zabala dauka.
Nahikoa da Leioak bere kale, plaza eta parkeetan dituen eskulturen egileen izenak aipatzearekin: Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, José Ramón Anda, Juan José Novella, Vicente Larrea, Remigio Mendiburu eta Robert Krier, beste askoren artean.
Horietariko eskultura asko Elexalde, Ikea, Mendibile eta Artaza parkeetan ikus daitezke, baita Iparragirre eta Udondoko oinezkoentzako bulebarretan ere.
Leioako behin betiko erakusketa honek hainbat xede ditu: interes orokorrari erantzutea, kultura hurbiltzea, komunitatean tolerantzia eta errespetua sustatzea eta artearen hezkuntza bultzatzea.
Orri-oineko Mapan artelan nagusien kokapena ikus dezakezu. Jarraian deskribatuko ditugu.
Tamaina handiko eskultura bat da. Kultur Leioaren parean dago, Jose Ramon Aketxe plazan.
Bilakaera eta eraldatze jarraikor eta lasaia irudikatzen ditu.
Oteizak defendatzen zuen ideia sinbolizatzen du; alegia, artista orok eboluzionatu egin behar duela gizarteak berak egiten duen eran, ainguratuta geratzen denak existitzeari uzten baitio.
Irudiak dantzan daude, mugitu egiten dira, antolatu.
Bizitzak berak eta gertaeren eta gauzen izaerak sortutako etengabeko mugimendua da auzia.
Brontze patinatuan egindako eskultura honek leioaztar guztiak sinbolizatzen ditu, jatorria, ideologia eta erlijioa bazter utzita.
Totem-jokoari keinu bat egiten dion obra bertikala da.
Atal nagusia puntu erdiko arkuan amaitzen da, eta idi-begi moduko zuloa txertatuta duen plano batek zeharkatzen du.
Euskadiko hilarrien tradizioari eusten dion disko-formako estela, metalezkoa. Euskarri laukizuzena duen zirkulu-formako eskultura bat da.
Artistak erabilitako sinboloak garapen espaziala iradokitzen digu.
Hainbat irekidurek plano zirkularra zeharkatzen dute, eta, hain zuzen, materian sartzen diren espazioaren urradurak dira.
Larreak brontzezko bolumen-jokoa goi-erliebean markoztatu du, labirinto-itxurako espazioari efektu barrokoa emanez.
Xafla tolestuak aukera ematen dio uhin organikoetan bat egiten duten izurrak eta ibilbide bisualak sortzeko.
Larrearen brontzezko lehen obra publikoa da.
Zilindro-formako bolumenetan antolatzen da, etengabeko pilaketa, jauzi eta oreka-jolasen konpasean.
Eskulturak norabide guztietara begiratzen du, lau puntu kardinaletatik haratago joateko nahia izango balu bezala.
Eskultura honek gizonezko baten gorputz-enbor biluzia erakusten digu. Ez dauka gorputz-adarrik, eta, beraz, elementu bakarra du oinarritzat: giza-enborra.
Badirudi oinez dabilela, hankak belaunen parean moztuta baditu ere.
Hanka bat aurrerantz botatzen du, beste aldeko goiko partearen alboan, gorputz-adarrek bultzadari eusten dioten bitartean.
Jarrera honetan, atal batzuk aurrerantz doaz eta beste batzuek atzean geratzeko imintzioa egiten dute; simetrien dislokazioa gertatzen da.
Corten altzairuzko obeliskoa da. Hiru mailako oinarria du, eta gorantz egin ahala estutzen doa.
Piramide itxurako egitura txiki eta grisaxka batean amaitzen da.
Egiptoko Inperio Zaharrean nagusitu ziren obeliskoak. Harrizko bloke bakarrean zizelkatzen ziren, eta orokorrean binaka egoten ziren jarrita tenpluen sarreran.
Leioaztarren topagunea izateaz gainera, aipamen zuzena egiten die beste zibilizazio batzuek hasitako kulturari eta sinbolismoari.
Erromoko biribilgunean dago, corten altzairuzkoa da eta hormigoizko oinarria du.
Garaian garaiko gorabeherei aurre egiteko bizkaitarrek egindako ahaleginaren alegoria bat da.
Bizkaiko industriaren historia eta nortasuna altzairuaren erabilerarekin lotuta daude.
Beheko zatia hormigoizkoa da, eta forma erdizirkularrak zubi itxura ematen dio; hain zuzen, elkarrengandik urruntzen diren materialak eta formak eta bizitza hautemateko eta gozatzeko modu desberdinak antolatzen eta lotzen dituen elementua da.
Ibaiaren aldamenean, harri batean eserita dagoen emakumezko bat da. Ilea orrazten ari da, eta hegazti-hegalak ditu.
Bizitzaren Basoa Arboretumean dago, Lertutxe urtegiaren aldamenean.
Gune berezi eta berdingabe honek beren gorputza zientziari ematen dioten hainbat eta hainbat pertsonen eskuzabaltasuna aitortzen du.
Izan ere, haiei esker aurreratu da medikuntzan, irakaskuntzaren zein ikerketaren esparruetan.
Garaiera handiko 20 zuhaitz metaliko dira, eta barruan gorputz-emaileen errauts-kutxatilak daude gordeta.
Eraikinak ez bezala, sekula ixten ez den gune bat da (fisikoki, bisualki eta kontzeptualki). Ez dago biderik, ez aterik, ez ordenarik, ez zenbakirik, ez mugarik…Baso bat da.
Zuhaitzek funtsean hiru atal dituzte: txorkoak zimendatze-oinarria estaltzen du eta zuhaitzaren zenbakia markatuta darama. Orientatzeko koadrantea ere bada.
Enborrak, 14 eta 18 metro arteko garaiera duenak, 4 eta 6 mm-ko corten altzairuzko bi xafla eta 350 mm-ko hodia ditu. Txorko horiek adaburuak eusten dituzte, eta errauts-kutxatilak gordetzen dituzte barruan.
Eskultura karbonozko altzairuz dago egina, eta parra-hostoa irudikatzen du.
Haren bitartez omenaldia egin nahi zaie bai txakolinaren elaborazioari bai nekazaritza-jarduera hau sustatu dutenei.
Trepanazio-joko bat da: hutsuneen bitartez itzalak proiektatzen ditu lurrean, efektu bisual interesgarria eraginez.
Bustin Arima serieari dagokio eta harri-jasotzailea irudikatzen du.
Bolumen handiak, neurriz gainekoak baliatu dira, eta Miguel Angelen izaera nabarmentzen da.
Harria jasotzen den unea irudikatzen du, belaunen gainean jarrita.
Ⓒ 2022 – Hecho por Inboost Tourism KO
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-analytics | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics". |
cookielawinfo-checkbox-functional | 11 months | The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional". |
cookielawinfo-checkbox-necessary | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary". |
cookielawinfo-checkbox-others | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other. |
cookielawinfo-checkbox-performance | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance". |
viewed_cookie_policy | 11 months | The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data. |