fbpx
Palacio Mendibile Jauregia, Leioa

TXAKOLINA

NORTASUNA ETA BEREIZGARRITASUNA

Nekez topatuko duzu txakolina, euskal ardoa, ezagutzeko Leioa baino toki hobeagorik.

Gure udalerrian Bizkaiko Txakolina JDren egoitza ofiziala eta Txakolingunea Interpretazio Zentroa daude.

Bisita gidatuak eta dastatzeak egiteaz gainera, ardo bereizgarri hau upategiko prezioan eros dezakezu.

Ezagutu nahi al duzu? Toki aproposean zaude.

Txakolinaren historia

Itsas aldameneko labore-lurrak, atlantikoko klima epela eta baserriari eta landa-munduari lotzen zaizkion erdi aroko elaborazioa dira ardo honen nortasunaren eta bereizgarritasunaren funtsa.

“Txakolin ardoari” aipamena egiten dion lehen dokumentua 1616koa da.

XX. mende hasieran, 1891n hain zuzen, udalerriko erroldan sartutako 2874 hektareatatik parte handi bat galdu zen konpetentziaren, industrializazioaren eta filoxeraren ondorioz.

Txakoli en Leioa
Ruta Baserri, Leioa

Hegaletako mahastiak

Txakolin-mahastietako lurrek hainbat bereizgarritasun dituzte.

Batetik, hegal ertaineko ustiapenak dira; ahalik eta intsolaziorik handiena bilatzen dute ipar-haizearen babesean, eta itsas gainetik 50 eta 200 m artean daude.

Bestalde, lur ezberdinak daude; orokorrean, sakontasun txikikoak, arinki azidoak eta franko-buztintsuak dira (kareharri-margaren gainean).

Mahats-barietateak eta txakolin-motak

Kontseilu Arautzaileak erabakitzen ditu txakolina egiteko mahats-barietateak, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren ardo-kalitatea bermatzeko helburuarekin.

Hauek dira mahats-mota nagusiak:

  • Hondarrabi zuri. Euskadiko mahats-barietate nagusia.
  • Hondarrabi zuri zerratia. Mahats-mordo itxiagoa du.
  • Hondarrabi beltza. Ardo beltza eta gorria egiteko erabiltzen da (“ojo de gallo”). Ikerketa batzuen arabera cabernet Franc ardoaren aurrekaria izan daiteke.

 

Mahats-barietate horiekin «txakolin» ardo desberdinak ekoizten dira:

  • Txakolin zuria; ekoizpen osoaren % 95 da.
  • Upelean hartzituta txakolin zuria.
    Eguzki-esposizio ona duten mahastietako ekoizpenak dira. Lurraren bereizgarritasunak direla eta, hartzidura-prozesua haritz-egurrezko upeletan egiten da.
  • Txakolin gorria edo “Ojo de gallo”. Behintzat barietate beltzaren % 50 darama.
  • Hondarrabi Beltza edo txakolin beltza. Hondarrabi Beltza barietatea darama.
    Mahats-bilketa berantiarra. Gehiegi heldutako mahatsekin lortzen da.
  • Apardunak; “tirajea” egiten den botilan bertan elaboratzen eta ontzen dira.

Dastatzeetan proba ditzakezu. Mendibile Jauregiko dendan txakolin botilak ere eros ditzakezu, upategiko prezioan.

Mendibile Jauregia, palacio del txakoli bizkaino. Leioa
TXAKOLINAK JAUREGI BAT MEREZI DU

MENDIBILE JAUREGIA

Kontseilu Arautzailea

Mendibile Jauregia XVII. mendeko eraikuntza bat da. Bertan, Bizkaiko Txakolina JDren Kontseilu Arautzailea dago, atxikitako upategietako ardoen benetakotasuna ziurtatzen duen erakundea.

Jatorri Deiturak antzinako ardo hau ezagutaraztea, baloratzea eta zaintzea du xede, barietate autoktonoen atlantikoko mahastizaintzari eta gure baserrietako jardunbide onari eutsiz.

Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturak, Leioako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eratutako Mendibide Jauregia elkartearen egoitza ere bada.

Mendibile Jauregia, palacio del txakoli bizkaino. Leioa
Palacio Mendibile Jauregia, Leioa

Dastatzeak eta bisita gidatuak

Txakolingunean Interpreetazio Zentroa Bizkaiko Txakolinaren lanketari, historiari eta kulturari buruzko xehetasunak ezagutuko dizugu, panelen eta bideoen sistemari esker.
Bisitan zehar, txakolin-mota desberdinak dastatzen dira.

Bizkaiko Txakolina & Musika

Txakolinaren dastatzea eta zuzeneko musika uztartzen dituen esperientzia sentsoriala.

Zatoz Bizkaiko Txakolina & Musika ekitaldira. 2018ko arrakastaz geroztik urtero egiten da, ekainean.

Ez ahaztu, urtero egiten da, ekainean. Aurten ezin duzu huts egin.

Zure zain egongo gara.

Mendibile Jauregia, palacio del txakoli bizkaino. Leioa
Mendibile Jauregia, palacio del txakoli bizkaino. Leioa

Txakolinaren denda

“Bizkaiko Txakolina” dendan Bizkaiko Txakolina JD nagusiak ditugu, upategiko prezioan.

Zuzenean edo enkarguz eros daiteke.

Visit Leioa, Bizkaia, País Vasco

Txakomic, istorioak txakolinarekin

Mendibile Jauregian egiten da «Txakomik», txakolinaren tradizioa eta euskal komikia uztartzen dituen ekitaldia.

Apirileko lehen bi asteburuetan, Bakioko Txakolingunea eta Leioako Mendibide Jauregia izango dira txakolinaren eta euskal komikiaren topaguneak.

Aipatutako ardo-dastatzeetara, zuzeneko musika-kontzertuetara eta haurrentzako tailerretara bertara zaitezke.

Gogoan hartu!

Visit Leioa, Bizkaia, País Vasco

Helbidea:
Mendibile Jauregia
Bº Mendibile 42
48940 Leioa (Bizkaia)

Jatetxea:
T.: 946 001 950
Webgunea 

Gozatu gure dastatzeekin eta eraikinaren edertasunarekin, erosi hainbat botila eta geratu bertan jatera!