fbpx
Visit Leioa, Bizkaia, País Vasco

LEIOARI BURUZ

EZAGUTU BERTAKO ALTXORRA

Leioa aire zabaleko naturaren ikasgela da. Bilbotik eta itsasotik oso gertu dago, Nerbioi itsasadarraren estuarioan hain zuzen, eta mendi eta parkeek inguratzen dute.

Gaur egun 32.000 biztanle ditu, baina bere garaian landa-herria izan zen, eta abeltzaintza eta lurraren laborantza ziren jarduera nagusiak.

  • Historian zehar bi eremutan banatu da:
    Baserri-landagunea eta
  • Marinerri edo itsas auzoa, Gobela ibaiaren eta Bilboko itsasadarraren artean. Auzo hauek biltzen ditu: Artaza, Ondiz, Udondo, Aketxe eta Lamiako.

Deskargatu Leioako mapa

Leioa

Leioa anitza

HIRIA ETA MENDIA

Udalerriko auzo bakoitzak bere nortasuna, paisaia eta ohiturak ditu.

Zuhatzu, Peruri, Sarriena, Santsoena eta Lertutze auzoak goialdean daude, Nerbio itsasadarretik urrutien. Paisaia eta panoramika ikusgarriak ditu.

Herrigunerantz, berriz, auzo hauek daude: Tellería, Basaiz, Artatzagana, Aldekoena eta Santi Mami baserrialdea. Herriguneko Elexalde, Iturribide, Donibane-San Juan, Ikea, Mendibil eta Udondo auzoetan giro aparta izango duzu.

Itsasadarretik gertuago, Ibaiondo-Santa Ana, Pinueta, Lamiako-Txopoeta, Txorierri, Ondiz eta Aketxe auzoak daude. Leioako historia eta tradizio mitologikoak ezagutuko dituzu.

Leioa berdea

HELMUGA JASANGARRIA

Helmuga jasangarria da Leioa: milaka zuhaitz, parkeak eta lorategiak, garraio publikoko sistema jasangarria eta ingurunearekin konprometitutako eta errespetutsua den kultura-, merkataritza-, jatetxe– eta ostatu- eskaintza zabala ditu.

Tokiko Agenda 21 martxan jartzearekin batera, garapen jasangarriaren oinarriak ezarriko ditugu udal-eremuan, ingurumenean ez-ezik eremu sozial eta ekonomikoetan ere ongizatea eta bizi-kalitatea hobetze aldera.

Ermita Andra mari, Ondiz, Leioa

Leioa irekia

DENENTZAT ESKURAGARRI

Leioa herri atsegina, irekia eta abegitsua da, eta naturagune ugari ditu, maskotek askatasunez korri egin dezaten.

Gure udalerria maskotentzat egokituta dago.

Gainera, Leioan azpiegitura irisgarriak daude, baita desgaitasun fisikoa edo sentsoriala dutenentzat ere.

LEIOAKO MAPA