Urtero, adin guztietarako ekitaldiak antolatzen ditugu. Zatoz jai-giroaz gozatzera, merezi du eta!
Hona hemen bi azoka:
Ezagutu nahi al dituzu? Jarraitu irakurtzen…
1987az geroztik, Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka tradizionala egiten da Leioan, Gabonen atarian.
Familia osoarentzako ekitaldia da. Txikienek primeran pasatzen dute. Baserriko abereak ikusi, bertako produktuak erosi eta tailer eta jarduera anitz egin ditzakezu egunean zehar, non jai-giroa eta landa-zaporea nagusitzen diren.
Goizeko lehen ordutik inguruko baserritarrek beren produkturik onenak eskaintzen dizkigute.
Gaztak, ogia, barazkiak, euskal pastela eta Gabonetako jakiak prestatzeko bertako produktu ugari.
Baserriko abereen erakusketa ezagunaz ere gozatuko duzu: behiak, idiak, zaldiak, ahuntzak eta abar.
Bestalde, azokako “behirik politena” eta “behirik pisutsuena” lehiaketa tradizionalak egiten dira.
Musika eta landa-kirola ere nagusitzen dira, eta hain zuzen, txistulariek eta trikitilariek alaitzen dute giroa.
Udalerriko plaza desberdinetan herri-kirol desberdinak ikus daitezke, aizkolarien eta txingalarien erakusketak, kasu.
Haurrentzako tailerrak ere badaude; alabaina, behiak jeztea eta ganadua xakitzea gustatzen zaie gehiena.
Gogoratu aurtengo azokara etortzea.
Zatoz familiarekin. Gabon-aurreko egun ahaztezin bat igaroko duzu.
Ekitaldiak 20 urtetik gorako ibilbidea du, eta jendetza erakartzen du.
Lau egunetan zehar, Leioako kaleak nazioarteko arte eszenikoen onenaz beteko dira.
Arte-eszenikoen ekitaldirik garrantzitsuena da Estatuan.
Leioako Udalaren Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia dira antolatzaileak.
Maiatzaren amaieran egin ohi da.
Garai ederra da Leioako parkeak, lorategiak eta kaleak bisitatzeko.
Umore Azoka kale-antzerkian oinarritzen da, eta urteroko hitzordu bihurtu da.
Euskadiko, Estatuko eta atzerriko konpainia ospetsuek parte hartzen dute.
Umore Azokan hainbat obra estreinatzen dira, eta artista berriek ere beren lanak aurkezteko aukera daukate.
Umore Azokak artista beteranoen eta gazteen nahasketa horri zor dio bere freskotasuna.
Leioako Umore Azoka erakusleiho aparta da kale-sorkuntzaren alde apustu egiten duten konpainientzat. Horregatik, bai Estatuan bai nazioartean gero eta konpainia gehiagok erabakitzen dute beren lanak Leioan estreinatzea.
Aldi berean, beste ekintza batzuk aurreikusi dira: hitzaldiak, jardunaldiak, liburu-aurkezpenak, “umore-topaketak” eta negozio-bilera azkarrak.
Hala, kaleko arteen gune bihurtuko da Leioa, eta barreak eta kaleko bizitza nagusituko dira.
Bat egin festarekin.
Zatoz Leioara bikotekide, lagun edo familiarekin, eta murgildu zaitez kale-antzerkiaren magian.
çInformazio gehiago nahi baduzu, ekitaldiaren webean sar zaitezke:
Umore Azoka Leioa
Ⓒ 2022 – Hecho por Inboost Tourism KO
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-analytics | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics". |
cookielawinfo-checkbox-functional | 11 months | The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional". |
cookielawinfo-checkbox-necessary | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary". |
cookielawinfo-checkbox-others | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other. |
cookielawinfo-checkbox-performance | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance". |
viewed_cookie_policy | 11 months | The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data. |