fbpx
Maskarada de Lamiako, Leioa

USADIOAK

FESTA HERRIKOIAK

Maiatzetik irailera zaindariaren jaiak ospatzen ditugu Leioako auzo desberdinetan.

Giro atsegin eta dibertigarrian, familia- eta kirol-jarduerak usadioekin uztartzen dira. Dantzaldi herrikoiak ere ez dira falta.

Marmitako- eta bakailao-lehiaketak, herri-kirolak, euskal dantzak, produktu tipikoen salmenta eta askoz ere gehiago.

SAN JUAN

LEIOAKO FESTAK
Leioa, fiestas de San Juan

Leioako festekin bat egiten dute San Juan suak eta akelarreak.

Herritar guztien gozamenerako haur-jokoak, erromeriak, kontzertuak, herri-kirolen erakusketak, lehiaketa gastronomikoak eta beste hainbat jarduera.

Txupinazoa eta Mari Pepak eta Arlotek pregoia eman aurretik, koadrilak nagusitzen dira. Eta, izan ere, 90 koadrila baino gehiago elkartzen dira, beren mozorro eta karrozekin.

Alberto San Cristóbal eta Jesús Basáñez egileek asmatutako pertsonaiak dira Peru Arloteagabeitia (Arlote) eta Mari Pepa Ernegateco.

Herritar dibertigarri batek eta haren emazteak, dendaria zenak, osatutako bikotea Leioan bizi zen.

Leioako pertsona ezagunek irudikatzen dituzte, eta Leioako pregoia emateaz arduratzen dira.

Leioa, fiestas de San Juan

ARGAZKI-GALERIA

Agendan begiratu noiz diren Leioako festa herrikoiak, jarduerak eta ekitaldiak. Ez itzazu galdu!

LAmiako MASKARADA

Maskarada de Lamiako, Leioa
Maskarada de Lamiako, Leioa

Lamiako

"LAMIA-LEKU"

1979az geroztik ezin dugu Leioako Maskarada Elkarteak antolatutako hitzordura huts egin.

Maiatzeko azken ostiralean, San Maximoko jaietan, gure historia eta mitologia dira protagonistak.

Lamiako Maskarada jai-giroko ekitaldi bat da. Lamien inguruko elezaharrean oinarritzen da, eta Euskal Herriko mito eta kondaira desberdinak biltzen ditu.

Festa erraldoia da, non mitoek eta herritarrek musikarekin eta dantzarekin bat egiten duten, nortasun propioa bereganatuz.

Lamiak edo Laminak

BA AL DAKIZU ZER DIREN?

Lamiak jeinu mitologikoak dira. Ahate-oinak, arrain-isatsa eta hegaztien hatzaparrak dituzte.

Emakume izugarri ederrak izan ohi dira.

Ibaietan eta iturrietan bizi dira, eta urrezko orrazi gutiziatuak baliatzen dituzte beren adats luzeak orrazteko.

Maitagarriak dira, baina orrazia lapurtuz gero haserretu egingo dituzu.

Diotenez, gizakiei dolmenak, harrespilak eta zubiak eraikitzen lagundu diete.

Ezagutu gehiago Lamiako Maskarada

Maskarada de Lamiako, Leioa
Maskarada de Lamiako, Leioa
EGON AL ZARA NOIZBAIT LAMIAKO MASKARADAN?
ZATOZ IKUSTERA
Zatoz Leioara eta goza ezazu gure folkloreaz,
gure jaiak eta gure tradizioak.