fbpx

NOLA IRITSI LEIOARA

ZURE OPORREN ERDIGUNEA

Leioa Bilboko eskualdean dago, itsasadarraren ahoaren aldamenean, Bizkaiko hondartza nagusietatik minutu gutxi batzuetara.

Oso ondo komunikatuta dago, eta garraio publikoko zerbitzu eraginkorra du.

Gainera, hegazkinez bazatoz, aireportua udalerritik oso gertu dago.

Parque de Artatza, Leioa

AIREPORTUTIK

Sondikako aireportutik Leioara (BIO) 7 kilometro baino ez daude. Aireportuan autobusak eta taxiak daude. Nahiago baduzu, ordea, autoa aloka dezakezu.

Bilboko aireportua.
Helbidea: 48180 – Loiu, Bizkaia
Telefonoa: (+34) 91 321 10 00
e-mail: [email protected]

AENA (Informazioa eta bezeroaren arreta)
Telefonoa: (+34) 91 321 10 00
www.aena.es

Bizkaibus autobusak

T.: 902 222 265
Helmugan bezeroaren arreta-zerbitzua dago.

Taxia:

Bilboko aireportuak taxi-geralekua du bidaiarien terminalaren parean, 1. solairuan, helmugen espaloian.

BILBOTIK

Leioatik Bilbora, Bizkaiko hiriburura, 10,5 km besterik ez daude. Han dago Guggenheim museo famatua.

Autoz:
Avanzadako autobidetik, eskualdeko bide nagusitik, edo Nerbioi itsasadarrarekin mugakidea den Portuko errepidetik etor zaitezke.

Leioan hainbat aparkaleku publiko daude, horietako bat estalia da: Lanzadera Metro Leioa aparkalekua, Disuasorio Metro Leioa aparkalekua eta aparkaleku estalia.

17 bat minutu behar dira iristeko.

Metroz

Leioan bi metro-geltoki daude. Bilbotik iristeko modurik erosoena da.

16 minutu besterik ez dira behar, eta 9 geraldi egiten ditu (jatorrizko eta helmugako geltokien arabera).

Bizkaibus autobusak

T.: 902 222 265

Taxiz:

Bilbon hainbat taxi-konpainia daude.

Bidaiak 30 € balio ditu hor nonbait.

Radio Taxi: 944 44 88 88.
Tele Taxi: 944 10 21 21

Lagundu al diezazukegu?

Bete inprimakia edo deitu orri-oinean agertzen den telefono-zenbakira. Lehenbailehen erantzungo dizugu.