fbpx

GASTRONOMIA

LEIOAKO GASTRONOMIA APARTA

Dastatu gure jatetxeetako eta garagardotegietako gastronomia.

Lehengaien kalitatea da gure bereizgarririk handiena.

Bertako produktuak, txakolina eta pintxoz beteriko barra amaiezinak dira gure sukaldaritza-izarrak.

Beheko estekan zure jatetxerik gustukoena topa dezakezu.

LEIOA ZAPORETAN

Leioa Zaporetan

AURKITU ZURE JATETXEA
Gastronomía en Leioa
Palacio Mendibile Jauregia, Leioa

Txakolina

EZKONTZA PERFEKTUA

XVII. mende amaierakoa da Leioako Mendibile Jauregia.

Bertan dago Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailea, eta, izan ere, Bizkaiko ardo zuriak Erdi Arotik eutsi dio tradizioari.

Jauregi honetan ardo-dastatzeak egiten dira, bai eta Txakolingunera bisita gidatu atseginak ere. Denetarik ikasiko duzu ardo enblematiko honi buruz.

Mendibilie Jauregian antolatzen dira halaber Txakomik, txakolina eta euskal komikia batzen dituen ekimena, eta Bizkaiko Txakolina & Musika jaialdia, zuzeneko musika entzunez txakolina dastatzeko zentzumen-esperientzia paregabea.

Gainera, txakolina eta beste produktu batzuk upategiko prezioan eros ditzakezu.

Zatoz Mendibile Jauregira eta ezagutu txakolinaren mundua

Zatoz Leioara eta dastatu euskal gastronomia Bizkaiko jatetxerik onenetan