fbpx

Ondarea

HARRITUKO ZAITU

Leioak hainbat biztanle-nukleo ditu, eta horiek dira hain zuzen ere udalerriari nortasuna ematen diotenak.
Ondare aberatsa du, erlijiosoa zein zibila: errotak, jauregiak, baserri zoragarriak, eta baita nazioarteko artista famatuen ermitak eta eskulturak ere.

Visit Leioa
Mendibile Jauregia, Leioa

Mendibile Jauregia

TXAKOLINAREN JAUREGIA

Mendibile Jauregia XVII. mende amaierako eraikin barrokoa da. Bizkaian arku bikoitzeko lehen baserrietako bat da.

Eraikuntza interesgarria da. Kalitate izugarria du, hargin espezializatuek egindako lana.

Lau solairu ditu. Guztira 1.471 m2.
Bertan daude Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren eta Kontseilu Arautzailearen egoitzak eta Mendibile Jauregia jatetxea.

Gainera, jauregi eder honetan dastatzeak eta Txakomic, Txakolina & Musika ekimena antolatzen dira, eta txakolina eros daiteke upategiko prezioan.

Ezagutu!

Ondiz dorrea

KULTURGUNEA

Ondiz dorrea XVI. mende hasieran eraikitako dorre-jauregi xume bat da.

Lurralde osoa menderatzen duen gain batean dago.

Itxura denez, handik kontrolatzen eta zaintzen zituzten Udondo ibai-ahoa eta Nerbioi itsasadarra.

Aldaketa ugari egin zitzaizkion, eta azkenean ere, Leioako Udalak zaharberritu egin zuen 2010 eta 2013 artean.

Haren jatorrizko egitura mantendu zuen eta jarduera soziokulturaletarako gune bihurtu.

Butrón familiaren azpiko leinuen lau etxe-dorreetatik mantentzen den bakarra da.

Palacio de Artatza, Leioa

ARTATZA

Edertasunez inguratutako jauregia

Manuel María Smith Ybarrak eraikin ikusgarri hau diseinatu zuen Trianoko markesa zen Víctor Chávarri Anduiza enpresariarentzat.

Leioako Artatza auzoan dago, eta Smithen eraikuntzarik onenetako bat da. 1918an inauguratu zen, Alfontso XIII.aren bisitarekin.

2018az geroztik, Udalarenak dira bai jauregia bai inguruko parke zoragarria, eta antzeztutako bisitak antolatzen ditu.

Zatoz Artatza Jauregia ezagutzera!

Elexaldeko errota

XARMA HANDIKO TOKIA

Leioaren erdigunetik gertu, Kultur Leioatik paseoa emanez Elexaldeko errota topatuko dugu.
XVIII. mendean eraiki zen eta 1969ra arte egon zen martxan.

Elexalde errekako urak aprobetxatzen zituen gurpil bertikala eta ardatz horizontala zituen.

Harri-hormak, oinplano angeluzuzena eta bi isurkiko estalkia ditu.

Errekaren aldamenean urmael txiki bat dago. Estanpa polita da, eta merezi du bisitatzea.

Udondoko zubia

BURDINURTUA

Espainiako burdinurtuzko zubirik zaharrena da, Trianakoarekin batera.

1848ko burdinurtuzko arkua 1876an eraitsitako Bilboko Areatzako zubi zaharrarena da. Gaur egun itsasadarretik bakarrik ikusten da.

Gobelas eta Udondo ibaien eta Nerbioi itsasadarraren arteko elkargunea da.

Historia osoa blogean dago.

Kortasenebarri en Leioa

Kortesenabarri baserria

ERABILERA ZIENTIFIKOA

Enplegu-tailerreko ikasleek egindako euskal baserri tradizionalaren erreprodukzioa da. Jatorrizkoa, Aketxe Kortasene baserria, XVI. mendekoa da.

Udalerriko baserririk zaharrenetako bat da.

Zutoinak, ate dintelduna, adreiluzko goiko solairua eta alboko “fraideak” ditu ezaugarritzat.

Bertan dago bioaniztasunaren eta ondare arkeologiko, etnografiko eta naturalaren ikerketa zientifikoa sustatzea xede duen Aranzadi Zientzia Elkartea.

Udalak lagapeneko hitzarmen bat sinatuta dauka Aranzadi Elkartearekin, Kuaternarioko klima-aldaketaren eta ingurumenaren ikerketa-esparruan azterlanak, ikerketak eta dibulgaziozko jarduerak bultzatzeko. Nazioartean erreferentziazko zentro bat da.

BASELIZAK ETA ELIZAK

ERMITEN IBILBIDEAN DENAK IKUSIKO DITUZU!
Iglesia de San Juan Bautista, Leioa

San Juan baseliza

ELEXALDE AUZOA

Haren arkupean biltzen ziren elizateko ordezkariak, herritarrek zituzten arazoen gainean hitz egiteko.

XVI. mendeko eliza da. Jatorriz estilo errenazentista zuen, gehigarri barrokoak baditu ere. XIX. eta XX. mendeetan berritu zuten estilo desberdinak erabiliz.

Kanpoaldean gurutze bat dauka, Zabala Atxutegi familiak emana eta Ondiz auzotik eramana.

Iglesia de San Juan, Lamiako, Leioa

San Maximo eliza

LAMIAKO AUZOA

San Maximo eliza 1907an eraiki zen, eta 1935ean bihurtu zen parrokia.

Elementu neoerromanikoak, neogotikoak eta neoklasikoak ditu.

Ermita Andra Mari Ondiz

Ondizko Andra Mari

ONDIZ AUZOA

Erremedioetako Andra Mari baseliza Ondiz auzoan dago.

Erdi Aroko baseliza da, gaur egungo eraikina XVI. mendekoa bada ere.

Berpizkundera trantsizioa egiten duen estilo gotikoko baseliza da.
Kokapen pribilegiatua du: itsasadarra eta lurraldearen hedadura ikusten dira bertatik.

Horregatik, Gerra Karlistetan gotorlekua erantsi zitzaion hegoaldean (haren hondarrak ikus daitezke oraindik ere).

Ermita de San Bartolomé, Leioa

San Bartolome baseliza

BASAIZ AUZOA

Peruri auzoaren aldamenean dago.

XVI. mendekoa da, geroago aldaketak izan baditu ere.

Bi isurkiko estalkia du, eta harrizko gurutzean amaitzen den barroko estiloko kanpai-horma.

1956an, aldameneko eskoletan obrak egiterakoan, XVIII. mendeko 28 ehorzketen hezur-hondarrak topatu zituzten.

Horren ondorioz, San Bartolome baseliza Leioako elizateko gune nagusi eta zaharrena izan zela ondorioztatu zuten.

Leioako ondarearen mapa

BILATU MAPAN LEIOAKO ONDAREAREN ALTXORRAK

Paseatu Leioako kale eta lorategietan zehar…
harrituta utziko zaitu

Favicon leioa Turismo
San Juan Baseliza
Favicon leioa Turismo
San Máximo Eliza
Favicon leioa Turismo
Ondizko
Andra Mari
Favicon leioa Turismo
SAN BARTOLOME BASELIZA