Bulebarretik Mendibilerantz abiatuko gara, Errekalde plaza igaro eta Ikeako auzotik gorantz jarraituko dugu.
Santsoena pasealekuarekin bat egin eta Mendibilerantz jaitsiko gara, Santi Mamiko baselizara joateko gero, Kortasenabarritik pasaz.
Bide nagusira itzuli eta Santsoena pasealekutik unibertsitatera igoko gara. Kurkudi inguruko ur-biltegirantz desbideratuko gara, mendebaldetik inguratu eta dominikarren komentu zaharra atzean utziz.
Zuhatzutik jarraitu eta Telleriara jaitsiko gara, Altzaga baserritik San Bartolome baselizara igotzeko gero.
Basaiztik eta Artazako igogailutik skate-parkera jaitsiko gara, eta Pinosolo eta Artaza parkeak zeharkatuko ditugu, Ondiz auzoan Andra Mari baseliza bisitatzeko. Txopoetara jaitsiko gara, garbitoki zaharraren albotik pasa eta Sabino Arana etorbidetik abiapuntura bueltatuko gara.
Ibilbide hau Wikiloc-eko gure kontuan aurki dezakezu