fbpx

LEIOA

Ezagutu
bertako altxorra

Leioa berdea, jasangarria eta irisgarria da. Landa-ingurunean dago, Bilbotik eta itsasotik oso gertu, Nerbioi itsasadarraren estuarioan.

Leioa helmuga jasangarria da. Zuhaitz, parke eta lorategi ugari ditu, eta ingurunearekin konprometitutako eta errespetutsua den kultura-, merkataritza-, jatetxe- eta ostatu-eskaintza zabala.

Zatoz gure altxorrak ezagutzera!

Jauregiak, dorreak eta errotak

ONDARE HARRIGARRIA

Gozatu Leioan daukagun ondare aberatsaz: jauregiak, dorreak, baserri-jauretxeak, baseliza politak eta beste altxor kultural batzuk. Izugarri gustatuko zaizkizu.


Prest eduki argazki-kamera!

Eskulturak

EZAGUTU LEIOA ARTEAREN BITARTEZ

Leioan, eskultura publikoko eskaintza anitza, oparoa eta aberatsa da eta, izan ere, ospe handiko eskultoreen obrak ditu, horien artean: Jorge Oteiza, Néstor Basterretxea, José Ramón Anda, Juan José Novella, Vicente Larrea, Remigio Mendiburu eta Robert Krier.

Eskulturen ibilbidean denak ikusiko dituzu!

Parque Pinosolo, Leioa

LEIOA

Parke nagusiak

Leioa aire zabaleko naturaren ikasgela da. Paseatu gure parke nagusietatik, Artatza, PinosoloArboretum eta parque del Horóscopo.

Leioa aire zabaleko naturaren ikasgela da. Paseatu gure parke nagusietatik, Artatza, Pinosolo eta Arboretum.
Guztira 40 hektarea baino gehiago dira. Euskal basoak, espezie exotikoak eta zuhaitz desberdin asko ikusiko dituzu.
Zatoz Leioako altxor ekologikoa ezagutzera, eta gozatu natura-ingurune ederraz.

Ibilbideak eta paseoak

IGAROBIDE BERDEAK

Proposamen bat dugu zuretzat: herrigunetik gertu-gertuan dauden ibilbide berde zoragarri eta osasungarriez gozatzea. Hiria eta baserrialdea lotzen dituzten lorategiak, arboladiak eta igarobide berdeak zeharkatuko dituzu.

Ondarea

BASELIZAK ETA JAUREGIAK

Ekitaldiak

UMORE AZOKA ETA BESTE BATZUK

Txakolina

EGOITZA OFIZIALA

Kirola

KIROLA EGIN LEIOAN

Unibertsitatea

LEIOAKO CAMPUSA

Gastronomia

LEIOAKO MAHAI ONA

Dastatu gure gastronomia garagardotegi eta jatetxeetan. Lehengaien kalitatea da gure bereizgarria.

Bertako produktuak, txakolina eta pintxoz beteriko barra amaiezinak dira gure sukaldaritza-izarrak.

Umore Azoka

KALEKO ARTE-JAIALDIA

Lau egunez arte eszenikoen ikuskizunik onenez gozatuko duzu kalean.

Horrez gain, hitzaldiak, jardunaldiak, liburu-aurkezpenak eta “umore-topaketak” antolatuko dira. Azokak 20 urte baino gehiago bete ditu, eta jada egonkortu da merkatuan.

Aeródromo de Lamiako, Leioa
Lamiakoko aerodromoa
Ba al zenekien espainiako gerra zibilean 300 pertsonatik gora aritu zirela leioako aerodromoa eraikitzen? ikusi hemen.
Puente de Udondo, Leioa
Udondo zubia
Ba al zenekien leioako udondo zubia bilboko areatzako zubiaren burdinurtu-piezekin eraiki zela? ikusi hemen.
Parke de Artaza
Leioa zure txakurrarekin
Zatoz leioara txakurrarekin. Zure maskota bere kasa ibiltzeko eremu zabalak ditugu.

Leioak harrituko zaitu.
Altxor bat da, eta zu bakarrik falta zara.