Leioatik oinez joateko bisita gidatuak 25 lagunentzat. 4 ibilbide desberdinak: eman izena esteka honetan.

Marinerri ibilbidea: itsasadarraren gaineko talaiak

Ezagutu ezazu oso ibilbide erraz eta atsegina, goitik, Leioak Bilboko itsasadarrarekin duen lotura ezagutzeko.
  • Abiapuntua: Skate-parkea
  • Luzera: 6 km
  • Malda metatua: 100 m
  • Trail rank: 33
Ruta Marinerri, Leioa

Ibilbide erraza eta atsegina da, eta goialdetik, Leioak eta Bilboko itsasadarrak nola egiten duten bat ikusten da.

Ruta de la ría y la memoria

Skate-parketik Artaza eta Pinosolo parkeetarantz abiatuko gara, ermiten ibilbidean zehar.


Ondizko ur-biltegira iritsi aurretik, Lamiakora jaitsiko gara, Gaztelueta inguratuz. Azken horrek iraganeko gotorlekuak gogoratzen dizkigu, eta handik Abra ikus daiteke.

Langileria kaletik aurrera jarraituko dugu eta Aketxetik Ondizera jaitsi, dorre-jauregiaren aldamenetik pasaz.

Behatokira helduko gara. Oskarbi dagoenean Gorbeiako tontorra ikusten da. Abiapuntura itzultzeko, Txorierri auzora joko dugu, eta inguratu, Eusko Gudariak etorbidetik jaisteko gero, Torresolo aldamenetik pasaz.

Leioa, ruta marineri

Ibilbide hau Wikiloc-eko gure kontuan aurki dezakezu

Powered by Wikiloc

Ibilbide gehiago Leioan

Ruta de la ría y la memoria
Itsadarraren eta memoriaren ibilbidea
Ibilbide xume hau Leioako behealdetik doa. Itsasadarraren ertzetik igarotzen da eta gerra zibilean aerodromo bezala erabili zen Lamiakoko ibarra inguratzen du.
Arboretum, Leioa
Unibertsitatera heltzeko ibilbidea
Leioako metro geltokitik unibertsitatera doan ibilbidea da, eta udalerriko altxor natural batzuk ezagutuko ditu.
Ruta Baserri, Leioa
Baserri ibilbidea: Leioako landazabala
Ezagutu Leioako iparraldea, landatarrena, txakolinerako mahatsa ekoizten duten mahastiak, landazabalak eta gozatzeko paisaia ederra.

Ⓒ 2022 – Hecho por Inboost Tourism KO

Bisita gidatuak Leioan zehar

LEIOA PAUSOZ PAUSO

Zatoz istorioak kontatzen dituzten ibilbideak ezagutzera. Natura, zaporea eta tradizioa urrats bakoitzean. Leioak harritu egingo zaitu.

3,50€ pintxo eta edari barne