Leioatik oinez joateko bisita gidatuak 25 lagunentzat. 4 ibilbide desberdinak: eman izena esteka honetan.

Leioako ermiten ibilibdeak

3 ermiten ibilbideak bira ematen dio udalerriari. leioako baseliza nagusiak eta ingurune ederra ezagutuko dituzu.
  • Abiapuntua: Bulebarra
  • Luzera: 14 km
  • Malda metatua: 300m
Ermita de San Bartolomé, Leioa

Bulebarretik Mendibilerantz abiatuko gara, Errekalde plaza igaro eta Ikeako auzotik gorantz jarraituko dugu.
Santsoena pasealekuarekin bat egin eta Mendibilerantz jaitsiko gara, Santi Mamiko baselizara joateko gero, Kortasenabarritik pasaz.

Ermita Andra Mari Ondiz

Bide nagusira itzuli eta Santsoena pasealekutik unibertsitatera igoko gara. Kurkudi inguruko ur-biltegirantz desbideratuko gara, mendebaldetik inguratu eta dominikarren komentu zaharra atzean utziz.
Zuhatzutik jarraitu eta Telleriara jaitsiko gara, Altzaga baserritik San Bartolome baselizara igotzeko gero.

Ermita de San Bartolomé, Leioa

Basaiztik eta Artazako igogailutik skate-parkera jaitsiko gara, eta Pinosolo eta Artaza parkeak zeharkatuko ditugu, Ondiz auzoan Andra Mari baseliza bisitatzeko. Txopoetara jaitsiko gara, garbitoki zaharraren albotik pasa eta Sabino Arana etorbidetik abiapuntura bueltatuko gara.

Ermita Andra mari, Ondiz, Leioa

Ibilbide hau Wikiloc-eko gure kontuan aurki dezakezu

Powered by Wikiloc

Ibilbide gehiago Leioan

Ruta de la ría y la memoria
Itsadarraren eta memoriaren ibilbidea
Ibilbide xume hau Leioako behealdetik doa. Itsasadarraren ertzetik igarotzen da eta gerra zibilean aerodromo bezala erabili zen Lamiakoko ibarra inguratzen du.
Arboretum, Leioa
Unibertsitatera heltzeko ibilbidea
Leioako metro geltokitik unibertsitatera doan ibilbidea da, eta udalerriko altxor natural batzuk ezagutuko ditu.
Ruta Marinerri, Leioa
Marinerri ibilbidea: itsasadarraren gaineko talaiak
Ezagutu ezazu oso ibilbide erraz eta atsegina, goitik, Leioak Bilboko itsasadarrarekin duen lotura ezagutzeko.

Hau ere aurkitzea interesatuko zaizulakoan....

Kirola egin Leioan
Leioan kirol gogokoena praktikatzeko hainbat kirol zentro daude: bidegorriak, skate parkak, igerilekuak, futbol zelaiak...
Eskulturak
Leioa aire zabaleko eskulturen erakusketa da. Ikusi nazioarteko artista onenen eskulturak gure kaleetan.
Artea eta kultura
Hurbildu Leioako museoetara: Medikuntzaren Historiarena, Txakolinarena, Kultur Leioarena, eskulturak kaleetan... artea eta kultura

Ⓒ 2022 – Hecho por Inboost Tourism KO

Bisita gidatuak Leioan zehar

LEIOA PAUSOZ PAUSO

Zatoz istorioak kontatzen dituzten ibilbideak ezagutzera. Natura, zaporea eta tradizioa urrats bakoitzean. Leioak harritu egingo zaitu.

3,50€ pintxo eta edari barne