Ibilbide erraza eta atsegina da, eta goialdetik, Leioak eta Bilboko itsasadarrak nola egiten duten bat ikusten da.
Skate-parketik Artaza eta Pinosolo parkeetarantz abiatuko gara, ermiten ibilbidean zehar.
Ondizko ur-biltegira iritsi aurretik, Lamiakora jaitsiko gara, Gaztelueta inguratuz. Azken horrek iraganeko gotorlekuak gogoratzen dizkigu, eta handik Abra ikus daiteke.
Langileria kaletik aurrera jarraituko dugu eta Aketxetik Ondizera jaitsi, dorre-jauregiaren aldamenetik pasaz.
Behatokira helduko gara. Oskarbi dagoenean Gorbeiako tontorra ikusten da. Abiapuntura itzultzeko, Txorierri auzora joko dugu, eta inguratu, Eusko Gudariak etorbidetik jaisteko gero, Torresolo aldamenetik pasaz.
Ibilbide hau Wikiloc-eko gure kontuan aurki dezakezu
Powered by Wikiloc