Leioako metro-geltokitik unibertsitatera heltzeko ibilbide honetan udalerriko altxor naturalak ikusiko dituzu.
Leioako metro-geltokitik abiatu eta Sabino Arana kaletik Lehendakari Agirre plazara helduko gara.
Doctor Luis Bilbao kalerantz desbideratu gara, Avanzadaren gaineko pasabidera heldu arte, udal-kontserbatorioaren aldamenean.
Gurutzatu eta gero, Mendibil kaletik Mendibile parkera heldu gara, eta handik unibertsitatera igotzen den Santsoena pasealekua hartuko dugu.
Hezkuntza eta Arte Ederren Fakultateen arteko unibertsitate-barrutian sartuko gara. Berehala topatuko dugu Arboretumeko sarrera, eta handik Lertutxe urtegira jaitsiko gara.
Pasealeku geologikotik ekialdeko sarreraraino igoko gara, eta Apia bidetik lehenik, eta Aemilia bidetik gero, Santsoenan aterako gara berriro.
Unibertsitate eta Elexalde etorbideetatik jaitsiko gara herrira, eta Bulebarra eta Sabino Arana etorbidea zeharkatuko ditugu metrora itzultzeko.
Wikiloc-en aurki dezakezu ibilbide hau