Leioatik oinez joateko bisita gidatuak 25 lagunentzat. 4 ibilbide desberdinak: eman izena esteka honetan.

Artaza Jauregia, telesail eta filmen eszenatokia

Ezagutu itzazu azken urteetan Leioan zuzendutako ekoizpen zinematografikoak. Denak ezagutzen dituzu?

Leioak pantaila txiki eta handira jauzi egin du. Hala erakusten dute azken hilabeteetan udalerrian egin diren grabazioek.

Hainbat estilotako grabazioak  

Joan den otsailean, Miguel Ángel Vivasek, Manuel Carballok eta Alejandro Bazzanok zuzendutako “Cicatriz” (“Orbaina”) telesaileko hainbat eszena grabatu ziren Artaza Jauregian, Vis a Vis, Toy Boy eta La Casa de Papel ekoizpenen gidoilariez gain. Bere ekoizpenean TVEk, Amazon Primek eta Telekom Srbijak parte hartzen dute.

Berrikiago, aurtengo maiatzean ere, “Karmele” euskarazko film luzea grabatu da, Asier Altunak zuzendua eta Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy protagonista dituena. Film hau Kirmen Uriberen “La hora de despertarnos juntos” (“Elkarrekin esnatzeko ordua”) eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Karmele Aurresti 1930eko hamarkadaren amaieran Frantzian erbesteratutako erizain euskaldunaren istorioa kontatzen da.

Gainera, film honek balio erantsia du, tokiko eta euskarazko ekoizpena delako, eta horrek zinemaren industria dinamizatzen eta euskal kultura sustatzen laguntzen du.

Orain, berriz ere irailean, Artaza Jauregiak grabazio gehiago hartu zituen, kasu honetan REPOSADO P.C.k eta THE MEDIAPRO STUDIOk ekoitzitako eta Polo Menárguezek Fernando León de Aranoarekin batera zuzendutako “El Talento” (“Talentua”) filmarekin. Protagonista nagusien artean, Ester Expósito eta Pedro Casablanc aktoreak daude.

Aipatzekoa da, halaber, aurtengo grabazio horien aurretik, HBOrako “30 monedas” (30 txanpon”) edo Netflixerako “Intimidad” (“Intimitatea”)  serieek Leioako Artaza Jauregia ere filmatzeko set gisa erabili zutela.

Ekimen horien eragina  

Horrelako ekimenek Leioako erakargarritasun turistikoa eta ondare historikoa ikusarazten laguntzen dute. Gainera, ez hori bakarrik, ikus-entzunezkoen industria Leioara erakartzeak, argiztapen, grabazio, makillaje, jantzi eta beste hainbat  profesionalak barne, ikus-entzunezko industria dinamizatzen eta Leioako tokiko ekonomia hobetzen ere laguntzen du.

Argitalpen gehiago gure blogean

LEIOA GASTRO+LAB
Leioako Bermuta
Leioan sortutako bermut aparta. Zientzia eta sormena kopan nahastuta. Zapore freskoa, dotorea eta harrigarria.
LEIOA GASTRO+LAB
Marinerri Zero Koktela
Leioak ere badu alkoholik gabeko koktela. laranja, anana eta granadina nahastea, eta limoi zapore fina.
LEIOA GASTRO+LAB
Baserri koktela
Kopa bat txakolin fresko, bizkaiko txakolinarekin, laranja, sagar eta meloi likoreekin eta alga eta limoi apar leunarekin.

Hau ere aurkitzea interesatuko zaizulakoan....

Hasiera
Zatoz Leioara. Utzi harritzen parke natural ikusgarriengatik, gastronomiagatik, ondareagatik... altxor bat dago zure zain Leioan.
Artatza Jauregia
Ezagutu Leioako Artatza Jauregia eta gozatu bertako zelai, zuhaizti eta lorategietatik paseatzen.
Eskulturak
Leioa aire zabaleko eskulturen erakusketa da. Ikusi nazioarteko artista onenen eskulturak gure kaleetan.

Ⓒ 2022 – Hecho por Inboost Tourism KO

Bisita gidatuak Leioan zehar

LEIOA PAUSOZ PAUSO

Zatoz istorioak kontatzen dituzten ibilbideak ezagutzera. Natura, zaporea eta tradizioa urrats bakoitzean. Leioak harritu egingo zaitu.

3,50€ pintxo eta edari barne