fbpx

Gabonak Leioan

Plan asko eta entretenimendua bermatuta pertsona guztientzat. Zure zain zer duzun jakin nahi duzu?

Gabonak, zalantzarik gabe, urteko garairik familiarrena dira, batez ere haurren ilusioak alaitasunez betetzen baititu erabat magikoak diren datak. Horregatik, Leioan hainbat ospakizun eta jarduera antolatzen dira abenduan eta urtarrilean, haurrek, gazteek eta helduek Gabonetako garaiaz konpainia onenean goza dezaten. Izan ere, egun horietan, Leioako kaleak dibertsio eta animazio handiz argiztatzen eta betetzen dira.

Datarik berezienak

Abenduaren 24an, arratsaldean, Olentzerok eta Mari Domingik kalejira egingo dute Leioako hainbat kaletatik, bizilagunekin batera gabon-kantak abestuz. Ibilbidea honako hau da: Elexaldeko errota – Boulevard – Estartetxe – Iparragirre – Boulevard – Errekalde plaza – Kultur Leioa – Elexaldeko errota. Kalejira amaitutakoan, Errotan, herriko txikienek Olentzerorengana eta Mari Domingirengana hurbiltzeko aukera izango dute.

Gainera, urteko azken egunean, abenduaren 31n, goizez, Errekalde plazan, etxeko txikienek urteari amaiera bikaina eman diezaioten, egun horretan ere “Kanpai Txikiak” ospatzen dira, egun osoan jai giro aparta sortuz.

Azkenik, urtarrilaren 5ean, arratsaldean, Errege Magoen txanda da. Haurrek Maiestateak agurtzeko aukera dute Kultur Leioan eta eurekin euren nahiak eta eskaerak zuzenean partekatzeko aukera dute.

Gabonetako jarduera eta plan gehiago

Eguberri aurreko egunetan eta Olentzero eta Mari Domingiren etorreran, Euskadiko ohiturei eutsiz, nahi duten pertsona guztiak gonbidatuta egongo dira Boulevardean ohikoak diren gaztaina erreak dastatzera, Leioako Saltoki Batuen Elkarteari esker, eta, bitartean, garai honetako musika bereziarekin erabat girotutako momentuaz gozatuko da.

Bestalde, Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza Leioako haurrei zein jada hain ume ez direnei helarazteko aukera eskaintzen da. Gutunak udalerriko hainbat puntutan gaitutako postontzietan utzi daitezke, bakoitzak bere nahiak eta eskaerak askatasunez adieraz ditzan. Postontziak honako toki hauetan daude: Kultur Leioa, Kiroldegia, Pinuetako Herritarrentzako Arreta Zerbitzua, eta Lamiako, San Bartolome, Txomin Aresti, Artatza eta Altzagako ikastetxe publikoetan.

Ondoren, Errege Magoek Olentzero eta Mari Domingiren lekukoa hartuko dute. Nahi dutenek Ekialdera bidali ahal izango dituzte gutunak Kultur Leioan, Kiroldegian eta Pinuetako Herritarren Arretarako Zerbitzuan ere.

Behin urtarrila hasita, eta lehenengo astean zehar, hainbat antzerki-emanaldi, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak eta abar eskaintzen dira, bereziki haur eta gazteei zuzenduta, eskola-oporretako egun horietan tokiko kultura-eskaintzaz goza dezaten. Jarduera hauek Kandelazubietan izango dira. Era berean, programazio honi guztiari Leioako Udal Kontserbatorioak antolatutako Gabonetako kontzertuak gehitu behar zaizkio.

Azkenik, eta nobedade gisa, urtarrilean bertan, Leioak elementu berri bat estreinatuko du, Gabonetako dekorazioarekin eta argiztapenarekin batera. Gabonetako elur-bola handi bat da, Leioako hainbat gunetan kokatuko dena, eta haur zein helduek barruan aurkituko duten elur artifizialarekin sartu eta jolastu ahal izango dute, zalantzarik gabe, uneari argazkiak ateratzeko eta familien eta lagunen Gabonetako postal bat sortzeko aukera ona.

Zatoz Leioara aurtengo gabon jaiez gozatzera! Zure zain gaude! – LEIOA GUREA #leioakzainduegitenzaitu

Argitalpen gehiago gure blogean

Gabonak Leioan
Plan asko eta entretenimendua bermatuta pertsona guztientzat. Zure zain zer duzun jakin nahi duzu?
Artaza Jauregia, telesail eta filmen eszenatokia
Ezagutu itzazu azken urteetan Leioan zuzendutako ekoizpen zinematografikoak. Denak ezagutzen dituzu?
Visit Leioa, Bizkaia, País Vasco
1. Berdel-mokadua barazki erreen gainean (barazki-zukuaren emultsioa sagar-ozpinarekin)
Menu nutritiboa, zaporetsua eta erakargarria ikuspegi organoleptikotik, baina baita bisualetik ere.