Leioatik oinez joateko bisita gidatuak 25 lagunentzat. 4 ibilbide desberdinak: eman izena esteka honetan.

TURISMO INDUSTRIALA

IRON RIVER

“Burdinatik titaniora” eta “Itsasadar bat, bi mundu” lelopetan, Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren ingurua Europako industria-kontzentrazio handienetako bat izan da, eta Bizkaiko eta Euskadiko egungo nortasun-ezaugarriak eratzen lagundu du.

Zehazki, itsasadarraren ertzetako industria-ondarea, eta meatzaldean dagoena, bere garaian industria- eta meatze-jarduera handiko paisaia izan zenaren lekuko mutu da.

Horren ondoren, Itsasadarra nabigagarritasunerako egokitzea izan zen XIX. mendearen azken laurdenean Bizkaian egin zen enpresarik handiena. Horregaitik, ontzigintzak, Euskalduna edo La Naval bezalako enpresak buru zituela, Itsasadarra Bizkaiko bizkarrezur bihurtu zuen produktuen eta lehengaien merkataritzarekin.

Lamiako

IBARRA

Bazenekien Lamiakoko ibarra padura-eremua zela eta, itsasbeheran, hareatzak agerian geratzen zirela?

Nerbioiren estuarioan kokatua, Leioako eremu hau “Ondizko ihitokiak” bezala ere ezagutzen zen. Denboran zehar bere paisaia asko aldatu da, asko izan baitira itsasadarraren nabigagarritasuna hobetzeko ibar eta ibilguan egin diren obrak: kaiak eta dikeak eraiki, dragatze-lanak, ibaiadarren ibilguan aldaketak…

Gaur egun ere, Lamiakoko ibarrak aldatzen jarraitzen du, eta, honen zonalde honen parte bat aisialdirako gune bihurtu da. Berton herritarrek berreskuratze-prozesuan dagoen ekosistema honekin gozatzeko aukera dute.

Bulebarra aurreko mendeetan abiatutako lanen jarraipena da. Jatorrizko kaiaren eta “Zortzi Begien Zubia“ren zutabe zaharren gainean eraiki da, itsasadarreko ura Lamiakoko padurara sartzen zen lekuan.
Mapa hauetan, Bilboko itsasadarrak eta Udondo eta Gobela ibaien ibilguek aldatuz nola joan diren ikus dezakegu.

1838
1849
1874
2024
Lamiakoko hegaztiak

Txoria txori!

Lamiakoko ibarra, Euskadiko Hezeguneen Inbentarioan dago, balio handiko eremua baita lokatzetan elikatzen diren hegazti limikolentzat, hala nola txirri arruntarentzat, harri-iraulariarentzat edota abozetarentzat.

Eremu honetan, migrazioan atseden hartzen duten hegaztiak ere ikus ditzakegu, hala nola txenada edo kuliska gorria.

Lamiako

Athletic club

Bazenekien Athleticen lehen partidak Lamiakon jokatu zirela?

Futbola XIX. mendearen amaieran iritsi zen Bizkaira, britainiarren eta Ingalaterran ikasitako ikasle bilbotarren eskutik.

Athletic Cluba 1898an sortu zen, nahiz eta sorrera ofiziala 1901ekoa den. Bere lehen partidak Lamiakon jokatuko zituen. Urte gutxiren buruan, zelai hau txiki geratu zen, jende asko gerturatzen baitzen partidak ikustera, eta horregatik lekuz aldatu behar izan zuten: 1910ean Jolasetara (Getxora) eta 1913an San Mameseko asiloaren ondoko lur batzuetara (Bilbora).

1902. Athleticen lehen armarri ofiziala
1901. Athleticen lehen taldeetako bat Lamiakon
2009an horma-irudi hau inauguratu zen Lamiakoko futbito zelaian. 1903.urtean Athleticek Burdigalaren (Bordeleko taldea) aurka jokatu zuen lehen nazioarteko partidaren argazkitik sortutako irudia da.

La “belle époque”

XIX. mendearen erdialdean, Maximo Agirreren familiako enpresa-taldeak erosi zituen Lamiakoko ibarreko lurrak. Gobela eta Udondo ibaiak desbideratu eta padurak lehortu zituen.

Hasiera batean eremu honetan nekazaritza eta abeltzaintza nagusi bazen ere, 1887tik aurrera kirol- eta aisialdi-gune bihurtu zen. Bilboko elite ekonomikoa erakarriko zuen orduan.

Zelai hauetan, gazte talde batek futbolerako egokiak zirela ikusi zuten arte, zaldi-lasterketak eta uso-tiroa egiten zen, eta poloan eta tenisean jokatzen zen.

Orduan hasi zen futbola modan jartzen eta orduan helduko zen Athletic Cluba Lamiakora.

Bere Errege Gorentasuna, Beatriz Infanta, Lamiakoko tenis txapelketan aurkari izan zuen aristokrata bat agurtzen, "match" bat hasi baino lehen.

Lamiako

AERODROMOA

Bazenekien Lamiakoko ibarrean aerodromoa eta aire-base militarra egon zirela Gerra Zibilean?

XX. mendearen hasieran, Lamiakon kirol jarduera nagusia bazen ere, noizean behin lurreratzeko pista gisa ere erabiltzen zen. 1936ko uztailean, Gerra Zibila hasi zenean, errepublikarrek aerodromo militarra egokitu zuten bertan eta zonaldea matxinatuen bonbardaketen jomuga bihurtuko zen orduan.

Azaroan Polikarpov I-15, “Txato” izenez ezagutze ziren ehiza-hegazkinak iritsi ziren arte, ez zuten matxinatuen hegazkinei aurre egiteko baliabide nahikorik. Pilotu errusiar, frantziar eta bertoko “as” batzuek gidatutako Txatoek garaipen batzuk lortuko zituzten. Baina indar errepublikarrak ahulduz joan ziren. 1937ko ekainerako, Bilboren aurkako azken erasoa eman zenerako, ez zen jada hegazkinik geratzen.

Polikarpov I-15. "Txato" ezizena jarri zitzaien, muturra oso motza zutelako.
Lamiakoko aerodromoaren planoa, matxinatutako armadak marraztutakoa. Pistak 1.000 metroko luzera eta 250 metroko zabalera zuen.
Txato sobietar eta matxinatuen bimotorren arteko aireko eraso baten kronika.

Felipe del río

Lamiakon aritu ziren pilotuen artean Santanderreko Felipe del Rio nabarmendu zen.

1937ko apirilean aireko borroka batean hil zen arte, bera izan zen Euzkadiko aire-armadan pilotu goraipatuenetako bat, “As” pilotua.

2011az geroztik, Lamiako auzoko kale batek bere izena du.

Felipe del Río
TESTIGANTZA

“Mi aita tenía una sastrería en Lamiako, así que los pilotos venían para que les arreglara los paracaídas. Yo tenía apenas 6 años y estaba todo el día en brazos de los rusos, incluso a veces me llevaban al aeródromo y me montaban en los “chatos”. Pero también hubo muy malos momentos a causa de los bombardeos, ya que al vivir en la calle Earle las bombas nos caían muy cerca.”

Floreal Moja Caballero

Lamiako

Industrializazioa

Bazenekien Lamiako ibarraren industrializazioa duela 100 urte baino gehiago gertatu zela?

Lamiakoren industrializazioa XIX. mendearen amaieran hasi zen, ibarra lehortu ondoren “La Vidriera”, “La Camera Española”, “Compañía de Alcoholes” edo “La Delta Española” (gero EARLE) fabrikek espazio hau okupatu zutenean. 130 urte igaro badira ere, “La Vidriera” (egungo VICRILA) martxan jarraitzen du.

XX. mendean enpresa barriak eraikiko ziren Lamiakon: FAES (medikamentuak), 1933az geroztik dagoena, eta UNILEVER (lehen AGRA) ,1949.urtean eraikitakoa, saltsak eta margarinak egiten dituena.

EARLEko Langileen etxebizitzak eta fabrikaren aurrealdea
Lamiakoko lantegietako enpresa-paperak eta antzinako iragarkiak

Leku estrategikoa

Bilbo-Areeta trenbidearen eta itsasadarraren artean zegoenez, Lamiako kokaleku estrategikoa zen produktuak eta lehengaiak garabi eta zinta garraiatzaileen bidez kargatzeko eta deskargatzeko.

Gerra Zibilean, lantegietako batzuk haien makineria egokitu zuten armak ekoizteko helburuarekin. Ondorioz, eta aerodromotik gertu zegoelako ere, matxinatuen bonbardaketen jomuga bihurtu zen Lamiako.

Bonbardaketa itsasadarrean, Lamiako parean, 1937ko ekainaren 13an
Lamiakoko kaia, XX. mendearen erdialdean. Atal honen goiburuko irudian, garabien eta kaiaren eremuaren irudi bat ikus dezakegu.

Hau ere aurkitzea interesatuko zaizulakoan....

Hasiera
Zatoz Leioara. Utzi harritzen parke natural ikusgarriengatik, gastronomiagatik, ondareagatik... altxor bat dago zure zain Leioan.
Artatza Jauregia
Ezagutu Leioako Artatza Jauregia eta gozatu bertako zelai, zuhaizti eta lorategietatik paseatzen.
Gure udalerria
Ezagutu Leioa, herri atsegina, irekia eta atsegina, naturgune eta jarduera ugari dituena. Gauza guztietatik pauso batera.

Ⓒ 2022 – Hecho por Inboost Tourism KO

Bisita gidatuak Leioan zehar

LEIOA PAUSOZ PAUSO

Zatoz istorioak kontatzen dituzten ibilbideak ezagutzera. Natura, zaporea eta tradizioa urrats bakoitzean. Leioak harritu egingo zaitu.

3,50€ pintxo eta edari barne