Leioak ere badu alkoholik gabeko koktela. Egin dezagun denok topa!
San Frantzisko klasikoan oinarritzen da: laranja, anana eta granadina ditu, eta limoi-zapore fina, apar moduan. Gure lurrari eta berrikuntzari lotzen zaizkion alga-esferekin zerbitzatzen da.
Leioako ilunabarraren zaporerik freskoena, alkohol-tantarik gabe.
Osagaiak:
- Koktela
- Laranja-zukua: 8cl
- Anana-zukua: 3cl
- Granadina: 1 cl
- Prestatutako limoi-zukua: 2 cl.
- Marrubi deshidratatua
- 1 Limoi-airea
- Soja-lezitina: 2gr.
- Limoi-zukua: 10 cl.
- Ura: 10 cl.
Nahastu ontzian limoi-zukua, ura eta soja-lezitina. Irabiagailua erabiliz apar asko sortzen da.
- Chlorella alga esferak:
- Sodio-alginatoa: 2 gr.
- Kaltzio-kaltatoa: 2 gr.
- Jogurt naturala: 125gr.
- Ura: 475ml.
- Esnea: 80 ml.
Irabiagailua erabiliz, disolbatu sodio-alginatoa urez betetako bi katilutan. Hoztu 15 minutuz. Disolbatu kaltzio-laktatoa esnetan, eta nahastu jogurtarekin.
Koilara neurgailua erabiliz, isuri pixkanaka jogurta sodio-alginatora. Utzi 3 minutuz. Atera esferak zulodun koilararekin, eta sartu urez betetako ontzian.
Prestaketa:
- Prestatu koktela koktel-ontzian.
- Koktel-ontzia izotzez bete. Neurtu eta bota osagaiak, laranja-zukua, anana-zukua eta limoia.
- Itxi koktel-ontzia, astindu eta isuri hoztutako koktel-kopara.
- Kontu handiz, bota granadina ontziaren ertzean.
- Estali koktela limoi-airearekin, eta apaindu marrubi deshidratatuekin.
- Chlorella alga esferekin zerbitzatu.






