Kopa bat txakolin fresko, Bizkaian sortua, eta Leioako izaera berritzailean oinarritua. Bizkaiko txakolina eta laranja-, sagar- eta meloi-likoreak daramatza, eta alga- eta limoi-apar leun batek estaltzen du.
Trago batean lurrak eta itsasoak bat egiten dute.
Osagaiak:
- Bizkaiko Txakolina… 6 cl.
- Limoi-zukua 2 cl.
- Laranjazko almibarra 3 cl.
- Arrautza-zuringoak 2 cl.
- Alga chlorella hauts deshidratatua. 0,5 gr.
Prestaketa:
- Prestatu koktela koktel-ontzian.
- Koktel-ontzia izotzez bete. Osagaiak neurtu eta bota. Hasi txakolinarekin, eta, gero, erantsi limoi-zukua, almibarra eta arrautza-zuringoak. Aurretik, alga chlorella hauts deshidratatua arrautzetan urtu.
- Itxi koktel-ontzia, astindu eta isuri koktel-kopa hotz batera.
- Alga-hautsez apaindu.






