Leioatik oinez joateko bisita gidatuak 25 lagunentzat. 4 ibilbide desberdinak: eman izena esteka honetan.

LEIOA GASTRO+LAB

Marinerri Zero Koktela

Leioak ere badu alkoholik gabeko koktela. laranja, anana eta granadina nahastea, eta limoi zapore fina.

Leioak ere badu alkoholik gabeko koktela. Egin dezagun denok topa! 

San Frantzisko klasikoan oinarritzen da: laranja, anana eta granadina ditu, eta limoi-zapore fina, apar moduan. Gure lurrari eta berrikuntzari lotzen zaizkion alga-esferekin zerbitzatzen da.

Leioako ilunabarraren zaporerik freskoena, alkohol-tantarik gabe.

Osagaiak:

  • Koktela
    • Laranja-zukua: 8cl
    • Anana-zukua: 3cl
    • Granadina: 1 cl
    • Prestatutako limoi-zukua: 2 cl.
  • Marrubi deshidratatua
    • 1 Limoi-airea
    • Soja-lezitina: 2gr.
    • Limoi-zukua: 10 cl.
    • Ura: 10 cl.

Nahastu ontzian limoi-zukua, ura eta soja-lezitina. Irabiagailua erabiliz apar asko sortzen da.

  • Chlorella alga esferak:
    • Sodio-alginatoa: 2 gr.
    • Kaltzio-kaltatoa: 2 gr.
    • Jogurt naturala: 125gr.
    • Ura: 475ml.
    • Esnea: 80 ml.

Irabiagailua erabiliz, disolbatu sodio-alginatoa urez betetako bi katilutan. Hoztu 15 minutuz. Disolbatu kaltzio-laktatoa esnetan, eta nahastu jogurtarekin.

Koilara neurgailua erabiliz, isuri pixkanaka jogurta sodio-alginatora. Utzi 3 minutuz. Atera esferak zulodun koilararekin, eta sartu urez betetako ontzian.

Prestaketa:

  1. Prestatu koktela koktel-ontzian.
  2. Koktel-ontzia izotzez bete. Neurtu eta bota osagaiak, laranja-zukua, anana-zukua eta limoia.
  3. Itxi koktel-ontzia, astindu eta isuri hoztutako koktel-kopara.
  4. Kontu handiz, bota granadina ontziaren ertzean.
  5. Estali koktela limoi-airearekin, eta apaindu marrubi deshidratatuekin.
  6. Chlorella alga esferekin zerbitzatu.

Argitalpen gehiago gure blogean

LEIOA GASTRO+LAB
Leioako Bermuta
Leioan sortutako bermut aparta. Zientzia eta sormena kopan nahastuta. Zapore freskoa, dotorea eta harrigarria.
LEIOA GASTRO+LAB
Marinerri Zero Koktela
Leioak ere badu alkoholik gabeko koktela. laranja, anana eta granadina nahastea, eta limoi zapore fina.
LEIOA GASTRO+LAB
Baserri koktela
Kopa bat txakolin fresko, bizkaiko txakolinarekin, laranja, sagar eta meloi likoreekin eta alga eta limoi apar leunarekin.

Bisita gidatuak Leioan zehar

LEIOA PAUSOZ PAUSO

Zatoz istorioak kontatzen dituzten ibilbideak ezagutzera. Natura, zaporea eta tradizioa urrats bakoitzean. Leioak harritu egingo zaitu.

3,50€ pintxo eta edari barne