Leioatik oinez joateko bisita gidatuak 25 lagunentzat. 4 ibilbide desberdinak: eman izena esteka honetan.

Puente de Udondo, Leioa

Udondo zubia

Ba al zenekien leioako udondo zubia bilboko areatzako zubiaren burdinurtu-piezekin eraiki zela? ikusi hemen.

Udondo zubia Udondo eta Gobela ibai-ahoen gainean dago, Nerbioi itsasadarrean, Leioan, Areeta-Bilbo errepidean. 1876an instalatu zuten, gerran dinamitatu zuten zubiaren tokian.

Errepidea gurutzatu behar da zubiaren beheko aldera eramaten gaituen harrizko eskaileretara jotzeko. Bertatik burdinurtuzko habeak ondo ikusten dira.

Itsasadarrerantz begiratzen badugu, garabi izugarriak ikusiko ditugu, zonaldearen iraganeko eta gaurko industria-izaeraren erakusle.

Historia duen zubia

1845eako erdialdean, Bilboko Isabel II.a -edo Areatzako zubia- eraiki zen, Antonio de Goikoechearen proiektuari jarraikiz.

1848 inauguratu zen, nahiz eta obrak beranduago amaitu. Ibaiertzaren gainean hiru arku txiki zituen, eta itsasadarra igarotzeko zubi altxagarria eta lau arku berdin, fundizio edo burdinurtuzko 11 metroko argi-zutoinekin eutsitakoa.Boluetako Santa Ana enpresak egindako obra nagusietako bat da eta, izan ere, siderurgia-enpresa aitzindari eta enblematiko honek Bilbon urtu zituen haren parte metaliko guztiak.

Alabaina, 1874ko apirilaren 2ko bonbardaketek eta 11ko uholdeek kalte ugari eragin zituzten, eta zubi berria eraiki zuten.

Hiribilduko setioan, Leioako Udondo ibai-ahoaren gaineko zubia ere lehertu egin zen. Bizkaiko herri-lanen ingeniari buruak, Pascual Landak, Isabel II.aren zubi eraitsiaren arku baten aiztoekin berreraikitzea proposatu zuen.

150 urte baino gehiago daramatza toki berean, eta Joaquín Cárcamo ikertzaileak aurkitu zuen 2006an.

Burdinurtuzko zubirik zaharrena

Espainiako burdinurtuzko zubirik zaharrenetako bat da, Trianako zubiarekin batera. Isabel II.aren zubia izenez ezaguna ere, burdinurtuzko egituradun zubi bakarra zen Espainian.

Argitalpen gehiago gure blogean

LEIOA GASTRO+LAB
Leioako Bermuta
Leioan sortutako bermut aparta. Zientzia eta sormena kopan nahastuta. Zapore freskoa, dotorea eta harrigarria.
LEIOA GASTRO+LAB
Marinerri Zero Koktela
Leioak ere badu alkoholik gabeko koktela. laranja, anana eta granadina nahastea, eta limoi zapore fina.
LEIOA GASTRO+LAB
Baserri koktela
Kopa bat txakolin fresko, bizkaiko txakolinarekin, laranja, sagar eta meloi likoreekin eta alga eta limoi apar leunarekin.

Hau ere aurkitzea interesatuko zaizulakoan....

Non lo egin dezaket?
Aurkitu zure ostatua Leioan eta eman egun batzuk gure herrian. Bizkaiko bidaiaz gozatzeko helmugarik onena.
Deskargatu
Hemen aurkituko dituzu mota guztietako mapak eta informazioa PDF formatuan, deskargatu eta zurekin eraman ahal izateko, baita konexiorik gabe ere.
Parkeak eta lorategiak
Zatoz Leioara eta ikusi gure berdeguneak eta parkeak. Hemengo baso tipikotik hasi eta espezie exotiko eta zuhaitz berezietara.

Ⓒ 2022 – Hecho por Inboost Tourism KO

Bisita gidatuak Leioan zehar

LEIOA PAUSOZ PAUSO

Zatoz istorioak kontatzen dituzten ibilbideak ezagutzera. Natura, zaporea eta tradizioa urrats bakoitzean. Leioak harritu egingo zaitu.

3,50€ pintxo eta edari barne