Leioatik oinez joateko bisita gidatuak 25 lagunentzat. 4 ibilbide desberdinak: eman izena esteka honetan.

Aeródromo de Lamiako, Leioa

Lamiakoko aerodromoa

Ba al zenekien espainiako gerra zibilean 300 pertsonatik gora aritu zirela leioako aerodromoa eraikitzen? ikusi hemen.

Historia pixka bat

Lamiakoko Ibarran zegoen aerodromo militarrak markatu zuen Leioako historia, Gerra Zibilaren hasieratik 1937ko ekainaren 17ko altxamendura arte.

Abiazio faszistaren itua izan zen, eta aire-erasoen ondorioz jende asko hil zen, militarrak eta abiazio-eremuko boluntarioak ez ezik baita zibilak ere.

Aerodromo militar berria

Matxinatuei aurre egiteko asmoz, gune militar estrategikoa egokitu zen, Sondikako aerodromoaren eta Burdinazko Gerrikoaren aldamenean. Eusko Jaurlaritzaren obra nagusietako bat izan zen.

Garai hartan, bi hegazkin bonbaketari baino ez zituzten, eta lau pilotu, José Ribera, Felipe del Río, José María Yanguas Yañez eta Julio Alegría (azkeneko biak pilotu zibilak).

Gerraren hasieran hainbat Breguet XIX irten ziren Lamiakotik, armada matxinatuak kontrolatutako zonak, Burgos eta Gasteiz kasu, bonbardatzeko helburuarekin.

Hortik gutxira Bristol Bull-Dog hegazkin-eskuadrila batu zitzaion, boluntario ingelesen agindupean.
Alabaina, azaroaren hasieran egoera aldatu zen, “chatos” izeneko 15 Polikarpov I-15 ehiza-hegazkin eta pilotu errusiarrak eta frantsesak heldu zirenean.

Historiako protagonistak

Bizkaiko aireko indarra eskasa zen, eta Luis Cerrok antolatu zuen: Sondikan, bonbardaketa-hegazkinak, eta Lamiakon, ehiza-hegazkinak.

Aerodromoa babesteko, hainbat gudariri Ondiz eta Aketxe auzoetako metrailadore-postuetara joatea egokitu zitzaion.

Lamiakoko pilotuen artean Felipe del Río kantauriarra nagusitu zen. Kapitain-mailara igo zuten, eta Euskal Eskuadrillaren buru izan zen.

Leioa eta Getxo babesteko ahaleginean, 1937ko apirilaren 22an hil zen aireko konbatean, Kondor Legioak Lamiakoko aerodromoa bonbardatu zuenean.

Hegazkin frankisten erasoak gogortu egin ziren, eta 1937ko ekainean italiar-espainiar kolpistek aerodromoa hartu zuten. Erabat suntsituta zegoen, bonbardaketen ondorioz.

Martxan egon zen bitartean 300 boluntario baino gehiago aritu ziren lanean. Leioako eta inguruetako herritarrak ziren, eta 25 emakume zeuden behintzat.

akingo al zenuke esaten Lamiakoko aerodromoa non zegoen hain justu?

Leioa 1936-1945. Volumen I. Conculcación de los derechos humanos durante la Guerra Civil y el Primer Franquismo. Javier Buces Cabello

Argitalpen gehiago gure blogean

LEIOA GASTRO+LAB
Leioako Bermuta
Leioan sortutako bermut aparta. Zientzia eta sormena kopan nahastuta. Zapore freskoa, dotorea eta harrigarria.
LEIOA GASTRO+LAB
Marinerri Zero Koktela
Leioak ere badu alkoholik gabeko koktela. laranja, anana eta granadina nahastea, eta limoi zapore fina.
LEIOA GASTRO+LAB
Baserri koktela
Kopa bat txakolin fresko, bizkaiko txakolinarekin, laranja, sagar eta meloi likoreekin eta alga eta limoi apar leunarekin.

Hau ere aurkitzea interesatuko zaizulakoan....

Ondarea
Errotetatik jauregietara, baserri ederretatik, ermitetatik edo nazioarteko artista ospetsuenen eskulturetatik igaroz, ezagutu Leioa.
Hasiera
Zatoz Leioara. Utzi harritzen parke natural ikusgarriengatik, gastronomiagatik, ondareagatik... altxor bat dago zure zain Leioan.
Gure bloga
Leioari buruzko pasadizo, istorio eta bitxikeria ugari aurki ditzakezu gurekin. Irakurri dena gure blogean.

Ⓒ 2022 – Hecho por Inboost Tourism KO

Bisita gidatuak Leioan zehar

LEIOA PAUSOZ PAUSO

Zatoz istorioak kontatzen dituzten ibilbideak ezagutzera. Natura, zaporea eta tradizioa urrats bakoitzean. Leioak harritu egingo zaitu.

3,50€ pintxo eta edari barne