Leioatik oinez joateko bisita gidatuak 25 lagunentzat. 4 ibilbide desberdinak: eman izena esteka honetan.

Bizitzaren basoa

Bertan daude eskuzabaltasunez gorputza zientziari eman zioten hildakoen errautsak

Francisco Doñatek, EHU/UPVren Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Anatomia eta Giza Enbriologia arloko katedradunak, gorputza zientziari eman zioten hildakoen errautsak gorde zituen 26 urtez, haien gordelekua izango zen panteoi txiki bat eraikitzeko asmoz.

Jasotako dohaintzekin eta EHU/UPVren laguntzaz, 2003an, “Bizitzaren Basoa” inauguratu zen. Gorputza zientziari eman dioten pertsona guztien omenez egindako oroigarria da, haiek gabe medikuntza irakastea ezinezkoa izango litzateke eta.

Eraikinak ez bezala, sekula ixten ez den gune bat da (fisikoki, bisualki eta kontzeptualki). Ez dago biderik, ez aterik, ez ordenarik, ez zenbakirik, ez mugarik…Baso bat da.

Medikuntzako ikasleen lehen jardunbideetako bat Bizitzaren Basoa bisitatzea da. Haren osaera eta esanahia azaltzen dizkiete, baita nor ostatatzen duen ere. Gune berezia da. Handik igarotzen direnengan eragina dauka.

‘Bizitzaren Basoan’ jarritako idazkunak honela dio hiru hizkuntzetan: «Hemen daude eskuzabaltasunez gorputza zientziari eman zioten hildakoen errautsak. Heriotzak bizitzari ematen dio bide».

Argitalpen gehiago gure blogean

LEIOA GASTRO+LAB
Leioako Bermuta
Leioan sortutako bermut aparta. Zientzia eta sormena kopan nahastuta. Zapore freskoa, dotorea eta harrigarria.
LEIOA GASTRO+LAB
Marinerri Zero Koktela
Leioak ere badu alkoholik gabeko koktela. laranja, anana eta granadina nahastea, eta limoi zapore fina.
LEIOA GASTRO+LAB
Baserri koktela
Kopa bat txakolin fresko, bizkaiko txakolinarekin, laranja, sagar eta meloi likoreekin eta alga eta limoi apar leunarekin.

Hau ere aurkitzea interesatuko zaizulakoan....

Parkeak eta lorategiak
Zatoz Leioara eta ikusi gure berdeguneak eta parkeak. Hemengo baso tipikotik hasi eta espezie exotiko eta zuhaitz berezietara.
Artea eta kultura
Hurbildu Leioako museoetara: Medikuntzaren Historiarena, Txakolinarena, Kultur Leioarena, eskulturak kaleetan... artea eta kultura
Deskargatu
Hemen aurkituko dituzu mota guztietako mapak eta informazioa PDF formatuan, deskargatu eta zurekin eraman ahal izateko, baita konexiorik gabe ere.

Ⓒ 2022 – Hecho por Inboost Tourism KO

Bisita gidatuak Leioan zehar

LEIOA PAUSOZ PAUSO

Zatoz istorioak kontatzen dituzten ibilbideak ezagutzera. Natura, zaporea eta tradizioa urrats bakoitzean. Leioak harritu egingo zaitu.

3,50€ pintxo eta edari barne